88. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Oronozko mediku-kontsultategia berritzeko eta handitzeko proiektua. Onura publikoaren deklarazioa eta okupatu beharreko ondasun eta eskubideen zerrenda

Legez ditudan eskumenei jarraikiz, 2020ko apirilaren 23an,

EBAZPEN hau eman dut:

Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak, COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duenak, 465/2020 Errege Dekretuak emandako idazketan, bertan behera uzten ditu baldintzak, eta sektore publikoko erakundeen prozedurak izapidetzeko epeak eteten ditu, Errege Dekretuaren, edo hala badagokio, luzapenen indarraldia galdu arte.

Kontuan izanda alarma-egoera justifikatzen duten gertaerei hertsiki lotuta dauden eta interes orokorra babesteko edo zerbitzuen oinarrizko funtzionamendurako ezinbestekoak diren administrazio-prozeduren jarraipena arrazoiz erabaki daitekeela.

Kontuan harturik prozedura hau tramitatzen jarraitu behar dela, interes orokorra babesteko eta zerbitzuen oinarrizko funtzionamendurako ezinbestekoak baitira:

Oronozko mediku-kontsultategia berritzeko eta handitzeko proiektua. Onura publikoaren deklarazioa eta okupatu beharreko ondasunen eta eskubideen zerrenda. Oronozko osasun-zentroa aspaldi ez da zerbitzu egokia ematen ari, bere espazioa mugatua delako eta kudeatzen dituen zerbitzuak ugaritu egin direlako (bizilagunak, NA-121-A, etab.). Alarma-egoera honetan, eta kontuan hartuta osasun-zerbitzuak funtsezkoak direla pandemia kontrolatzeko, are gehiago landa-eremuetan, eta osasun-zentro horren erabiltzaileei kalte handiagorik ez eragiteko, uste da aipatutako prozedura martxan mantentzea ezinbestekoa dela interes orokorra babesteko eta Baztango udal mugapeko zerbitzuen oinarrizko funtzionamendurako. Are gehiago, prozedura hau hasteko akordioak bigarren xedapenean aitortzen eta adierazten du onura publikoa duela, eta Estatuko Gobernuak berriki egindako adierazpenetan, osasun-zerbitzuen oinarrizko arreta funtsezkoa izanen da COVID 19ak sortutako osasun-krisia garatzeko.

Indarrean dagoen legeriak eta, zehazki, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.a) artikuluak ematen dizkidaten eskumenak baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Jarraian aipatzen den administrazio-prozedurak izapidetzen jarraituko du, alarma-egoera justifikatzen duten eta interes orokorra babesteko ezinbestekoak diren gertaerei estuki lotuta daudelako, arestian azaldutako eta ondorio guztietarako hemen errepikatutzat jotzen diren arrazoiengatik: Oronozko mediku-kontsultategia berritzeko eta handitzeko proiektua. Onura publikoaren deklarazioa eta okupatu beharreko ondasun eta eskubideen zerrenda.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, alarma-egoera deklaratzearen ondoriozko epeen etenaldia amaitzen den unean.

3. Ebazpen hau interesdunei eta Udaleko Osoko Bilkurari jakinaraztea egiten den hurrengo bilkuran, eta haren aurka zer errekurtso jar daitezkeen adieraztea.

Baztanen, 2020ko apirilaren 23an.–Baztango alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2004622