88. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

XABIER

Aldaketa, Kultur eta kirol jardueretara joateko Xabierko 0 eta 17 urte bitarteko bizilagunei dirulaguntzak ematea arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Xabierko Udalak, 2020ko apirilaren 2an egin osoko bilkuran hasiera batean onetsi zuen Kultur eta kirol jardueretara joateko Xabierko 0 eta 17 urte bitarteko bizilagunei dirulaguntzak ematea arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa, 2020rako eguneraketari dagokionez.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkeztu ahal izateko, jendea hartzeko ordutegian.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsita geldituko da, eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Xabierren, 2020ko apirilaren 14an.–Alkatea, Laura Guindano Taínta.

Iragarkiaren kodea: L2004538