85. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

11/2020 FORU LEGEA, apirilaren 22koa, zeinaren bidez 409.637 euroko kreditu berezi bat ematen baita “Gizarte Zerbitzu Publikoak kudeatzeko Nafarroako Gizain Fundazioa” izeneko 900003-91600-4300-231500 partida berrian.

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, ZEINAREN BIDEZ 409.637 EUROKO KREDITU BEREZI BAT EMATEN BAITA “GIZARTE ZERBITZU PUBLIKOAK KUDEATZEKO NAFARROAKO GIZAIN FUNDAZIOA” IZENEKO 900003-91600-4300-231500 PARTIDA BERRIAN.

ATARIKOA

Eskubide Sozialetako Departamentuak eskatu du sortzea, 2020ko gastu-aurrekontuan, “Gizarte Zerbitzu Publikoak kudeatzeko Nafarroako Gizain Fundazioa” izeneko 900003-91600-4300-231500 partida, 409.637 euroko zenbatekoa duena.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 48. artikuluak ezartzen du ezen, hurrengo ekitaldira arte berandutu ezin daitekeen gasturen bat aurrekontu indardunaren kargura egin behar bada eta krediturik ez badago, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, foru lege proiektu bat bidaliko diola Nafarroako Parlamentuari, aparteko kreditu bat ematekoa. Halaber, bigarren paragrafoan xedatzen du kreditu berezia finantzatzen ahal dela edozein gastu programetan erabilgarri dagoen kredituarekin.

1. artikulua. Aparteko kreditu bat ematea.

2020ko ekitaldian 409.637 euroko zenbatekoa duen kreditua ematen da, Fundazioak 2020ko urtarrilean eta otsailean izandako gastuen konpentsazio gisa.

Aurrekontuko “Gizarte Zerbitzu Publikoak kudeatzeko Nafarroako Gizain Fundazioa” izeneko 900003-91600-4300-231500 partidari egotziko zaio kreditu hori, 409.637 euroko zenbatekoa duena.

2. artikulua. Aparteko kredituaren finantzaketa.

Aparteko kreditu hori, 409.637 euroko zenbateko horrekin, finantzatuko da indarrean dagoen gastu-aurrekontuko “Mandatua Gizarte Zerbitzu Publikoak kudeatzeko Nafarroako Gizain Fundazioari” izeneko 900003-91600-2279-231500 partidan dagoen kreditu erabilgarriaren kargura.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta “Estatuko Aldizkari Ofizialera” igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2020ko apirilaren 22an.–Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, María Chivite Navascués.

Iragarkiaren kodea: F2004595