83. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

272/2020 EBAZPENA, martxoaren 31koa, Osasun zuzendari nagusiak emana, Osasuneko zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 202/2020 Ebazpenean aurreikusten den ebaluazio batzordearen kideak izendatzen dituena eta ebazpenaren 3. eranskinean atzeman den akatsa zuzenten duena. Ebazpen horren bidez toki entitateei eta bestelako erakunde, fundazio eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei 2020. urtean dirulaguntzak emateko deialdia onetsi zen, osasuna sustatzeko programetarako.

Osasuneko zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 202/2020 Ebazpenak toki entitateei, fundazioei eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei 2020. urtean osasun programetarako dirulaguntzak emateko deialdia onetsi zuen.

I. eranskinean dauden oinarri arautzaileen 6. atalean ezartzen da ebaluazio batzorde bat eratuko dela, aurkeztutako eskaerak baloratzeko eta dirulaguntzak emateko proposamena egiteko.

Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzuak aipatu batzordea izendatzeko proposamena egin du.

Beste alde batetik, zerbitzu horrek ebazpenaren 3. eranskinean dagoen ez egitezko akatsa atzeman du. Eranskin horretan proiektuen balorazio irizpide nagusiak eta bigarren mailako irizpideak ezartzen ditu, dirulaguntza lerro bakoitzean. “Entitateentzako dirulaguntzak adikzioak komunitatean prebenitzeko” ildoari dagozkion proiektuen balorazio irizpideen zerrendan ez dira jaso honako hauek: 3. apartatua (Programa aurrera eramateko entitatearen egokitasun-maila); 3.5 azpiapartatua (Boluntarioen parte hartzea: 3 puntu gehienez) eta 3.6 azpiapartatua (Lokalak eta baliabide publikoak erabiltzen badira eta/edo beste elkarte batzuekin partekatzen badira: 3 puntu gehienez).

Ondorioz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluaren arabera, eta Osasuneko zuzendari nagusiaren ordez, Osasuneko kontseilariaren abenduaren 23ko 462E/2019 Foru Aginduaren arabera,

EBAZTEN DUT:

1. Osasuneko zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 202/2020 Ebazpenaren 1. eranskineko 6. oinarrian (ebazpen horren bidez, toki entitateei, fundazioei eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei 2020. urtean osasun programetarako dirulaguntzak emateko deialdia onetsi zen) aurreikusten den ebaluazio batzordeko kide izendatzea ondoko hauek:

–Antonio Merino Díaz de Cerio jauna, Osasun Zuzendaritza Nagusiko Osasun Arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzuko zuzendaria, zeina batzordeburu izanen baita. Beharrezkoa izanez gero, ordezkoa M.ª José Perez Jarauta andrea izanen da, Osasun Komunitarioa Sustatzeko Zerbitzuko burua.

–M.ª José Lasanta Saéz andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko teknikaria, osasun prebentziorako eta sustapenerako programen dirulaguntzetarako. Beharrezkoa izanez gero, ordezkoa Rosa Múgica Martínez andrea izanen da, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutukoa.

–María Visitación Mateo García andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko teknikaria, adikzioen prebentzio udal planen dirulaguntzetarako. Beharrezkoa izanez gero, ordezkoa Ania Irazoqui Ceberio andrea izanen da, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutukoa.

–Joseba Huarte Guerra jauna, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko teknikaria, komunitatean adikzioen prebentziorako programen dirulaguntzetarako. Beharrezkoa izanez gero, ordezkoa Rosario Osinaga Cenoz andrea izanen da, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutukoa.

–Fermín Castiella Lafuente jauna, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko teknikaria, komunitatean zahartze aktibo eta osasungarria sustatzeko programetarako. Beharrezkoa izanez gero, ordezkoa Nerea Egües Olazabal andrea izanen da, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutukoa.

–Asunción Roldán Arroniz andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutukoa, komunitatean hezkuntza sexu-afektiboa sustatzeko dirulaguntzetarako. Beharrezkoa izanez gero, ordezkoa Rocío Ibañez Espinal andrea izanen da, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutukoa.

–Rosario Osinaga Cenoz andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko gizarte langilea, ijitoen komunitatearen osasuna sustatzeko programen dirulaguntzetarako. Beharrezkoa izanez gero, ordezkoa Joseba Huarte Guerra jauna izanen da, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutukoa.

–Josune Isturiz Beorlegui andrea, Eskubide Sozialetako Departamentuko Gizarte Inklusiorako eta Gutxiengoei Arreta Emateko Ataleko teknikaria. Beharrezkoa izanez gero, ordezkoa Tomás Gogorcena Aoiz jauna izanen da, Gizarte Inklusiorako eta Gutxiengoei Arreta Emateko Atalekoa.

–Elena Antoñanzas Baztán andrea, Osasun arloko Herritartasunaren eta Aseguramenduaren Ataleko burua, VIH-IESAk infektaturikoen programen eta erien eta haien ahaideen elkarteentzako dirulaguntzen aldetik. Idazkaria izanen da. Beharrezkoa izanez gero, ordezkoa María Fé Idoate Cervantes andrea izanen da, Osasun Jardueren Ikuskapenerako Ataleko burua.

2. Ebaluazio batzorderako izendaturiko pertsonak errekusatuak izaten ahalko dira, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan xedatutakoaren arabera.

3. Zuzendu egingo da Osasuneko zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 202/2020 Ebazpenaren 3. eranskinean atzemandako akatsa, “Entitateentzako dirulaguntzak adikzioak komunitatean prebenitzeko” ildoko proiektuei aplikatzekoak zaizkien bigarren mailako irizpideen balorazioei dagokienez. Hartara, azpiapartatu hauek sartuko dira “Programa aurrera eramateko entitatearen egokitasun-maila” deritzon 3. apartatuan:

“3.5. Boluntarioen parte-hartzea: 3 puntu gehienez.

3.6. Lokalak eta baliabide publikoak erabiltzen badira eta/edo beste elkarte batzuekin partekatzen badira: 3 puntu gehienez.

4. Ebazpen hau ebaluazio kideei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Iruñean, 2020ko martxoaren 31.–Idazkari Tekniko Nagusia (ordezko moduan izenpetzen du, Osasuneko kontseilariaren abenduaren 23ko 462E/2019 Foru Aginduarekin bat etorriz) Pilar García García.

Iragarkiaren kodea: F2004400