82. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

341/2020 EBAZPENA, apirilaren 7koa, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren otsailaren 18ko 124/2020 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, 2020-2021 kanpainarako onetsi ziren mahastia berregituratu eta moldatzeko planetarako laguntzak emateko deialdia eta oinarri arautzaileak.

Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren otsailaren 18ko 124/2020 Ebazpenaren bidez, 2020-2021 kanpainarako onetsi ziren mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko laguntzak emateko deialdia eta oinarri arautzaileak.

Ebazpenaren hirugarren paragrafoan adierazten denez, azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuak (urriaren 25eko 608/2019 Errege Dekretuak aldatua) oinarrizko araudia ezarri du Espainiako mahastizaintza eta ardogintza sektorerako laguntza programaren neurriak aplikatzeko 2019-2023 aldirako. Aipatu errege dekretuaren 2. atalak biltzen du mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko aplikatzen ahal den oinarrizko araudia. Dena dela, bertako aurreikuspen batzuk zehazteko, autonomia erkidegoen arau osagarri baten beharra dago.

Paragrafo honetan, halaber, urtarrilaren 28ko 137/2020 Errege Dekretua aipatu behar da, (haren bidez, oinarri arautzaileak aldatu dira nekazaritzako elikagaien arloko autonomia erkidegoez gaindiko elkarteak batzea sustatzeko laguntzak emateko, zeinak ezarri baitziren azaroaren 6ko 1010/2015 Errege Dekretuan, apirilaren 1eko 126/2016 Errege Dekretuan eta uztailaren 29ko 312/2016 Errege Dekretuan, Landa Garapenerako 2014-2020 Programa Nazionalaren esparruan); hor, aldaketa bat egiten da 27. artikuluko 2.b) puntuan, bermatzeko akats bat zuzentzen dela azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuan (errege dekretu hori Espainiako mahastizaintza eta ardogintza sektorerako laguntza programaren neurriak aplikatzekoa da 2019-2023 aldirako).

Bestalde, eta 27. artikuluko 2.b) puntuan egin aldaketa horren ondorioz, 3.b) puntua aldatu behar da otsailaren 18ko 124/2020 Ebazpenaren lehenengo oinarrian.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren otsailaren 18ko 124/2020 Ebazpena aldatzea, urtarrilaren 28ko 137/2020 Errege Dekretuan xedatutakoa sartzeko (haren bidez, oinarri arautzaileak aldatu dira nekazaritzako elikagaien arloko autonomia erkidegoez gaindiko elkarteak batzea sustatzeko laguntzak emateko, zeinak ezarri baitziren azaroaren 6ko 1010/2015 Errege Dekretuan, apirilaren 1eko 126/2016 Errege Dekretuan eta uztailaren 29ko 312/2016 Errege Dekretuan, Landa Garapenerako 2014-2020 Programa Nazionalaren esparruan); hor, aldaketa bat egiten da azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren 27.2.b) artikuluan, (errege dekretu hori Espainiako mahastizaintza eta ardogintza sektorerako laguntza programaren neurriak aplikatzekoa da 2019-2023 aldirako). Orobat, 3.b) puntua aldatzen da otsailaren 18ko 124/2020 Ebazpenaren lehenengo oinarrian. Hona hemen:

“b) Azkeneko hamar kanpainetan mahastia berregituratu eta moldatzeko laguntzen onuradun izan diren azalerak, salbu eta ontzi itxurako mahatsondotik besora pasatzeko izan bada, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluaren 2. puntuan aipatutako ezinbesteko kasuetan edo salbuespenezko egoeretan izan ezik, eta betiere aipatu azaleran zegoen ardotarako mahatsen barietate bera eta landaketa metodo bera erabiltzen ez badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1302/2013 Erregelamenduaren (EB) 46.3 artikuluko 6. paragrafoari jarraikiz. Epe hori onuradunak azalera horretarako ordainketa eskatu zuen egunetik hasita kontatuko da, edo, aurrerakina eskatuz gero, saldoaren likidazioa eskatu zuenetik.”

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute haren kontra, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, alarma egoeraren deklarazioa bukatu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko apirilaren 7an.–Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F2004506