82. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

59/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 31koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren apirilaren 11ko 82/2019 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, honako deialdi hau egin zen 2019ko kanpainarako: Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak nekazaritzarako eta abeltzaintzarako finantzaturiko ordainketa zuzenei eta Landa Garapenerako Programaren eta Estatuaren halako laguntza batzuei dagokien eskaera bakarra, Erreserba Nazionalerako eskubide eskaerak, Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikoko Sistemarentzako aldaketa eskaeren aurkezpena eta urteko jakinarazpena, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean erregistra dadin.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak apirilaren 11n eman 82/2019 Foru Aginduaren bidez, honako hauen deialdia egin zen 2019ko kanpainarako: Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak nekazaritzarako eta abeltzaintzarako finantzaturiko ordainketa zuzenei eta Landa Garapenerako Programaren eta Estatuaren halako laguntza batzuei dagokien eskaera bakarra, Erreserba Nazionalerako eskubide eskaerak, Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikoko Sistemarentzako aldaketa eskaeren aurkezpena eta urteko jakinarazpena, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean erregistra dadin.

Apirilaren 11ko 82/2019 Foru Aginduaren IV. eta V. eranskinetan jasota daude Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren 13. neurriaren oinarri arautzaileak (Nafarroako eskualde naturak mugatuentzako edo berariazko beste mugaketa batzuk dituztenentzako laguntzak).

Batzordearen martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuak, zeinaren bidez osatzen baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2016 (EB) Erregelamendua kudeaketa eta kontrolaren sistema integratuari dagokionez, ordainketak ukatu edo kentzeko baldintzei dagokienez eta ordainketa zuzenei, landa garapeneko laguntzari eta baldintzei aplikatu beharreko administrazio zehapenen baldintzei dagokienez, arautzen ditu, 35. artikuluan, konpromisoen ez-betetzeak, eta zehazten laguntzak ukatu edo zati batean kenduko direla ez-betetzea gertatzean, eta estatu kideak, erabaki behar duenean laguntzaren zer portzentaje ukatu edo kentzen den, kontuan hartu behar duela noraino ez diren bete laguntzaren baldintzak, zenbat iraun duen horrek eta ea errepikatu den.

82/2019 Foru Aginduaren IV. eranskineko 8. oinarriak arautzen du nola aplikatu Batzordearen 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 35. artikuluan aurreikusitako zehapenak, eta taula bat dakar zehapen portzentajeekin, zehaztuta zer zehapen dagokion konpromisoa betetzen ez duen azalera bakoitzari. Zenbait urtez zehapen horiek aplikatu ondoren 13. neurrirako (Nafarroako eskualde naturak mugatuentzako edo berariazko beste mugaketa batzuk dituztenentzako laguntzak), ikusi da sobera zigortzaileak direla eta aldatu behar direla kontuan izateko Batzordearen 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 35.3 artikuluko aurreikuspenak.

Urtarrilaren 23ko 7/2013 Foru Dekretuaren azken xedapenetako bigarrenak (foru dekretu horren bidez Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzatutako gastuak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen dituen erakundea baimendu zen eta haren antolamendua eta funtzionamendua ezarri ziren) ahalmena ematen dio Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari, bere eskumenen barruan, behar diren xedapen guztiak emateko foru dekretua garatu eta betearazteko, eta bereziki, nekazaritzarako Europako funtsekin osorik edo hein batean finantzatzen diren dirulaguntzei buruzko arauak, deialdiak eta oinarri arautzaileak ezartzeko.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak apirilaren 11n eman 82/2019 Foru Agindua aldatzea, honako hauen deialdia egiten duena 2019ko kanpainarako: Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak nekazaritzarako eta abeltzaintzarako finantzaturiko ordainketa zuzenei eta Landa Garapenerako Programaren eta Estatuaren halako laguntza batzuei dagokien eskaera bakarra, Erreserba Nazionalerako eskubide eskaerak, Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikoko Sistemarentzako aldaketa eskaeren aurkezpena eta urteko jakinarazpena, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean erregistra dadin.

1. IV. eranskineko 8. oinarriko 3 apartatua aldatzen da; hona hemen:

3. Behar baino azalera gehiago deklaratzeagatik Batzordearen martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 19. artikuluan aurreikusten diren zehapenak aplikatu ondotik zehaztuko da zer azaleragatik ordainduko den. Batez besteko zenbatekoa eta ordaindu behar duen azalera biderkatuz ateratzen den zenbatekoari, 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 35. artikuluan konpromisoak betetzen ez direnean aurreikusitako murriztapenak aplikatu zaizkio, ez-betetzearen portzentaje hauen arabera, baldin eta konpromisoak betetzen ez dituen azalera guztiaren batura 0,1 hektarea baino handiagoa bada, edo ordainketarako deklaratutako azalera guztiaren %20 baino handiagoa:

Portzentajeak eta zehapenen mailaketa, AzLU-ri edo hektarea kopuruari loturiko konpromisoak edo beste betebehar batzuk ez betetzeagatik, bete ez denaren portzentajearen arabera, Batzordearen 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 35. artikuluari jarraituz.

MOTA

ELEMENTUAREN DESKRIPZIOA

EZ-BETETZEAREN PORTZENTAJEA

SAILKAPENA

(Oin./Nag./Big./Hir.)

ZEHAPENA

Bakuna

Horrelako batzuk
ez ditu betetzen

Konpromisoak/beste betebehar batzuk

1

Esparru abandonatua

%0-2

Hir.

%1

%2

%2-5

Big.

%5

%10

%5-20

Nag.

%20

%40

%20-100

Oin.

%50

%100

2

Eskatutako laguntza lerroa ez dagokio esparruko SIGPAC erabilerari

%0-2

Hir.

%1

%2

%2-5

Big.

%5

%10

%5-20

Nag.

%20

%40

%20-100

Oin.

%50

%100

3

Deklaratutako produktua ez da bateragarria esparruko SIGPAC erabilerarekin

%0-2

Hir.

%1

%2

%2-5

Big.

%5

%10

%20-100

Oin.

%50

%100

4

Esparruan deklaratutako produktuak ez du balio eskatutako laguntza lerrorako

%0-2

Hir.

%1

%2

%2-5

Big.

%5

%10

%5-20

Nag.

%20

%40

%20-100

Oin.

%50

%100

5

Produktu ikuskatua, laguntzarako lerroan onargarria dena, baina adierazitakoa ez bestelakoa eta beste talde batekoa baita

%0-2

Hir.

%1

%2

%2-5

Big.

%5

%10

%5-20

Nag.

%20

%40

%20-100

Oin.

%50

%100

Konpromisoak ez betetzeagatiko zehapenak, Batzordearen 640/2014 Erregelamenduaren 35. artikuluaren arabera.

ONARTUA IZATEKO

BALDINTZAK/IRIZPIDEAK: SAILKAPENA

DEFINIZIOA

BAZTERKETA

Baztertzailea (Bazt.)

Laguntza emateko ezarritako irizpideak/baldintzak betetzen ez dituena eta, zein den kasua, laguntza mantentzekoak.

Bai, eta urte anitzeko neurrietan bidezkoa denean, aurreko urteetako zenbatekoak itzultzeko eskatuko da. Geroagoko ordainketekin konpentsatzen den kasuan, zenbateko horiek ezin badira osorik berreskuratu ez-betetzea azaldu eta hurrengo hiru urte naturalean, ordaintzeko dagoen saldoa ezereztuko da.

Ez-betetze larria, faltsutzea, intentzionalitatea edo zabarkeria izan den kasuetan, onuraduna laguntza lerro edo neurri beretik kanpo geldituko da ez-betetzea atzematen den urte naturalean eta hurrengo urte naturalean.

Konpromisoak edo beste betebehar batzuk:

SAILKAPENA

DEFINIZIOA

URTEA

Zk.

ZEHAPENA

BAZTERKETA

Oinarrizkoa (Oin.)

Betetzen ez bada bilatzen diren helburuetarako ondorio larriak dituena; ondorio horiek urtebete

1

1 edo gehiago

Laguntzaren %50

Ez-betetze larria, faltsutzea, intentzionalitea edo zabarkeria izan den kasuetan bakarrik, aurreko urteetako zenbatekoak itzultzeko eskatuko da. Geroagoko ordainketekin konpentsatzen den kasuan, zenbateko horiek ezin badira osorik berreskuratu ez-betetzea azaldu eta hurrengo hiru urte naturalean, ordaintzeko dagoen saldoa ezereztuko da.

Gainera, onuraduna laguntza lerro edo neurri beretik kanpo geldituko da ez-betetzea atzematen den urte naturalean eta hurrengo urte naturalean.

2 edo gehiago

1 edo gehiago

Laguntzaren %100

Nagusia (Nag.)

Betetzen ez bada bilatzen diren helburuetarako ondorio garrantzitsuak dituena; ondorio horiek urtebetetik behera irauten dute edo zail da bukatzeko modukoak izatea onargarriak diren baliabideekin.

1

1

Laguntzaren %20

2 edo gehiago

Laguntzaren %40

2 edo gehiago

1 edo gehiago

Laguntzaren %40

Bigarren mailakoa

(Big.)

Betetzen ez bada, garrantzi txikia duena laguntza lerroaren helbururako.

1

1

Laguntzaren %5

2 edo gehiago

Laguntzaren %10

2 edo gehiago

1 edo gehiago

Laguntzaren %10

Hirugarren sektorea

(Hir.)

Betetzen ez bada garrantzi eskasa duena laguntza lerroaren helbururako.

1

1

Laguntzaren %1

2 edo gehiago

Laguntzaren %2

2 edo gehiago

1 edo gehiago

Laguntzaren %2

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra. Arau hau 2019ko otsailaren 1etik aurrera aurkeztu diren laguntzen eskaerei aplikatuko zaie.

Iruñean, 2020ko apirilaren 6an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

Iragarkiaren kodea: F2004428