82. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

Eloko “Medikuaren etxea” izeneko jabari publikoko ondasunaren kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientearen hasiera

Eloko Udalak, 2020ko martxoaren 11ko osoko bilkuran, onetsi zuen desafektazio espedientea hastea Eloko “Medikuaren etxea” izeneko higiezinari dagokionez, jabari publikoko ondasun izatetik ondare ondasun izatera pasa dadin. Higiezin horren jabea udal hau da, Ibargoitiko eta Untzitiko Udalekin batera.

Aditzera ematen da, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, herritarrek udal bulegoetan espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 12. artikuluarekin.

Elon, 2020ko apirilaren 2an.–Alkatea, José Manuel García Aróstegui.

Iragarkiaren kodea: L2004496