82. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Aizarozko UOR 1 unitatearen birzatiketa proiektuaren
aldaketari hasierako onespena

Basaburuko Udalak, 2020ko apirilaren 6an, hasiera batez onartu zuen Aizarozko UOR1 unitaterako aurkeztutako birzatiketa proiektuaren aldaketa.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 169.b) eta 74.b) artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Basaburuan, 2020ko apirilaren 7an.–Alkatea, Esther Lakasta Perez Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L2004452