82. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Herri-lurretako aprobetxamenduen ordenantzako aldaketaren. Hasierako onespena

Arantzako Udalak, 2020eko urtarrilaren 14an egindako Osoko Bilkuran, hasiera batez onetsi zuen herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituzten ordenantzen testu bateratua aldatzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, aipatu ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsita geldituko da eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arantzan, 2020eko apirilaren 4an.–Alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L2004457