2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRIBERAKO MANKOMUNITATEA
2020ko ekitaldirako aldaketa, Hiri hondakin solidoak bildu, tratatu eta aprobetxatu edo ezabatzeko eta zerbitzu horri loturik dauden gainerako jarduerak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena
Erriberako Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2019ko abenduaren 16an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2020ko ekitaldirako aldaketa Hiri hondakin solidoak bildu, tratatu eta aprobetxatu edo ezabatzeko eta zerbitzu horri loturik dauden gainerako jarduerak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik (2020ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 28koa), aldaketa behin betiko onesten da, eta argitaratzeko xedatzen, behar diren ondorioak izan ditzan.
Tarifa fiskalen zenbatekoaren eranskinen aldaketa:
I. ERANSKINA
1. Hiriko hondakin solidoak bildu, garraiatu eta aprobetxatu edo ezabatzeko zerbitzua, nahitaez jaso beharrekoa. Prezioak eurotan eta urteko ematen dira, eta T motako tarifa 71,76 eurokoa da urtean.
TARIFA MOTA | JARDUERAK TOKI ZEHATZETAN | TARIFA |
A1 tarifa | Katastroko erabilera etxebizitza, estudio eta landetxeetan | T |
A2 tarifa | EJZ epigrafea, II. eranskina | 2,75 x T |
A3 tarifa | EJZ epigrafea, II. eranskina | 7,50 x T |
A4 tarifa | EJZ epigrafea, II. eranskina | 26,70 x T |
A6 tarifa | EJZ epigrafea, II. eranskina | 2 x T |
A7 tarifa | EJZ epigrafea, II. eranskina | 4 x T |
A8 tarifa | EJZ epigrafea, II. eranskina | 9,50 x T |
A9 tarifa | EJZ epigrafea, II. eranskina | 13 x T |
A10 tarifa | EJZ epigrafea, II. eranskina | 1,25 x T |
A-CE tarifa | Kokapena, ezaugarriak edo hondakin kopurua dela-eta modu esklusiboan erabiltzeko edukiontziak dituzten industria establezimenduen hondakinak bildu, garraiatu eta ezabatzea, ordenantza arautzailean ezarri bezala. T = A1 motako tarifa E = Bilketa egunak K = Edukiontzi kopurua EDUKIONTZI BERDEA EDUKIONTZI URDINA EDO HORIA | (16 x T + 5 x T x E) x K (16 x T + 2,7 x T x E) x K |
Subjektu pasibo bat aurreko tarifetatik zeinetan sailkatu zalantzarik bada, azken batean Mankomunitateak berak erabakiko du zein den aplikatu beharreko tarifa.
Era berean, II. eranskinean sartu gabeko jarduerarik badago edo jardueraren bat berriki sartu bada araudiaren aldaketaren bat dela medio, antzeko jarduera bati dagokion tarifa aplikatuko zaio.
2. Borondatez jasotzen diren zerbitzuak egitea. Harrera, merkataritzako eta industriako establezimenduetatik heldu diren hondakinak, hirikoekin pareka daitezkeenak, tratatzeko zentroan. Horrenbeste euro, entregatzen den tona bakoitzeko.
TARIFA MOTA | HONDAKIN MOTA | TARIFA (euroak) |
P1 tarifa | Birziklatzerik ez duten orotariko hondakinak, edo birziklatzeko modukoekin nahasita egon arren haietatik ezin bereiz daitezkeenak, ez garbitu, eta ondorioz hondakindegian lurperatu behar direnak | 39,00 |
P2 tarifa | Hondakin birziklagarriak, nahasiak beren artean edo birziklagarriak ez diren hondakinekin, tratamendua eman dakien industriako hondakinen instalazioan | 124,00 |
P3 tarifa | Material birziklagarriak dituzten hondakinak, baina haien egoera txarraren edo ezaugarrien ondorioz, industriako hondakinen instalazioan tratatzen ahal ez direnak | 151,00 |
P4 tarifa | Plastikoen nahasturen hondakin birziklagarriak, bestelako hondakinik ez dutenak (halakoetan P2 tarifa aplikatuko da) | 20,00 |
P5 A tarifa | Pintatu gabeko zur hondakin birziklagarriak, beste inolako hondakinik ez dutenak. | 0,00 |
P5 B tarifa | Inausketaren eta gisakoen ondoriozko hondar diren landare hondakinak, beste inolako hondakinik ez dutenak. | 0,00 |
P5 C tarifa | Zur edo landare hondakinak, beste edozein hondakin motarekin kutsatuak. | 20,00 |
P6 tarifa | Burdin hondakin birziklagarriak, bestelako hondakinik ez dutenak (halakoetan P2 tarifa aplikatuko da) | 0,00 |
P7 tarifa | Paper eta/edo kartoi hondakin birziklagarriak, bestelako hondakinik ez dutenak (halakoetan P2 tarifa aplikatuko da) | 0,00 |
P8 tarifa | Indusketako lur garbi kutsatu gabeak eta eraikuntza edo eraisketa hondarrik ez dutenak | 0,00 |
P9 Tarifa | Dentsitate handiko polietilenoa (HDPE) edo polietilen tereftalatoa (PET), bereizita eta beste motatako hondakinik gabe (halakoetan P2 tarifa aplikatuko da) | 0,00 |
P10 tarifa | Beirazko ontzi hutsak, beste motatako hondakinik gabe (halakoetan P2 tarifa aplikatuko da) | 0,00 |
Tuteran, 2020ko martxoaren 18an.–Mankomunitateko burua, Fernando Ferrer Molina.
Iragarkiaren kodea: L2004131