69. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2020rako tarifak. Hasierako onespena

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2019ko abenduaren 30ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen uraren 2020. urteko tarifak %7 igotzea eta, hortaz, 0,56 euro/m³ izanen da prezioa uraren goi hornidurarako.

Orobat, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Hiri-hondakin solidoak biltzeko zerbitzuaren ordenantza fiskalean. Tarifak %7 igo dira, eta honela gelditu dira:

TARIFA

ZERGA-EGITATEA

EZAUGARRIA

EURO/SEIHILABETEKOA

1

Etxekoa

35,13

2

Merkataritzakoak eta zerbitzuetakoak (janari-dendak, ostatuak, jatetxeak, hotelak... izan ezik)

< 75 m²

54,84

75 m²-125 m²

73,12

> 125 m²

91,40

3

Janari-dendak

< 50 m²

70,59

50 m²-75 m²

105,88

75 m²-100 m²

141,17

100 m²-200 m²

176,46

200 m²-300 m²

211,76

> 300 m²

282,34

4

Osasunekoak

Anbulatorioak

146,52

Osasun etxeak

36,56

5

Industriakoak (hiri-hondakinen parekoak) eta gasolindegiak

< 75 m²

98,07

75 m²-125 m²

130,76

> 125 m²

163,45

6

Irakaskuntzakoak eta zahar etxeetakoak

(Establezimendu publikoak eta pribatuak)

< 25 pertsona

52,30

26-50 pertsona

104,61

51-100 pertsona

156,91

101-200 pertsona

209,21

> 200 pertsona

261,51

7

Ostatuak, jatetxeak, hotelak, kanpinak, elkarte gastronomikoak, igerilekuak...

< 50 m²

117,69

50 m²-100 m²

156,92

100 m²-200 m²

196,15

200 m²-300 m²

235,38

> 300 m²

313,84

8

Beste tarifetan sartu gabeko erakunde autonomoak eta bulego publikoak, baita elkarte sozialak ere

103,53

9

Udalak (bulego orokorrak)

Lanaldi osoko enplegaturik gabe

37,06

1-5 teknikari, lanaldi osokoak

74,12

> 5 teknikari, lanaldi osokoak

111,18

10

Industrietakoak, merkataritzakoak edo zerbitzuetakoak, egoera eta ezaugarri bereziengatik hondakin kopuru handia sortzen dutenak

523,07

11

Kasu bereziak (bilketa egin bai, baina inongo epigrafetan sartzen ez direnean. Batzarrak jarriko du tarifa berezi bat kasu bakoitzean)

Xabierko eremua

1.348,13

12

Landetxeetako ostatu zerbitzua

< 125 m²

72,29

125 m²-200 m²

90,36

> 200 m²

108,44

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, ezarritako tarifak jendaurrean egonen dira ezarritako epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, tarifak behin betiko onetsitzat joko dira.

Zangozan, 2020ko otsailaren 3an.–Mankomunitateko burua, Javier Solozábal Amorena.

Iragarkiaren kodea: L2003658