69. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2020ko aurrekontua, plantilla organikoa eta enplegatuen zerrenda. Hasierako onespena

Honen bidez aditzera ematen da ezen Erriberri aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2020ko otsailaren 27ko bilkuran, hasiera batez onetsi dituela 2020ko aurrekontuaren espedientea, plantilla organikoaren espedientea eta enplegatuen zerrenda.

Bizilagunek eta interesdunek aukera izanen dute espedientea kontsultatzeko eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak egiteko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamabost egun balioduneko epean. Alegaziorik egiten ez bada, erabakiak behin betikoak izanen dira, honako hauetan ezarritakoari jarraikiz: Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua.

Erriberrin, 2020ko martxoaren 5ean.–Mankomunitateko burua, Carmelo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2003677