69. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARAIOA

2020rako karga-tasak eta tasak

Garaioako Udalak, 2019ko abenduaren 16an egin osoko bilkuran, ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste:

1.–2020ko ekitaldirako karga-tasak eta tasak onestea.

Lehenbizikoa.–2020ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten karga-tasak eta tasak onestea.

–Lurraren kontribuzioa: Zerga-tasa bakarra: %0,25.

–Hirigintzako lizentziak izapidetzea: Zergadunari jasanaraziko zaio udal zerbitzu teknikoek egindako txostenen kostua.

Bigarrena.–Erabaki hau iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Erabaki honek 2020ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Garaioan, 2020ko martxoaren 9an.–Alkatea, José Javier Eransus Elizagaray.

Iragarkiaren kodea: L2003684