69. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Herri-larreen aprobetxamenduaren
herritarrentzako adjudikazioa

Ezkabarteko Udalak, 2020ko otsailaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki zuen espedientea hastea, Ezkaba mendiko herri-larreen aprobetxamendua adjudikatzeko, herritarrentzako zuzeneko adjudikazioaren bidez. Hona hemen lurzatiak: Ezkabarteko 4. poligonoko 101.a, 102.a, 104.a eta 105.a eta 7. poligonoko 104.a eta 152.a.

Nafarroako Toki Entitateen Erregelamendua onetsi zuen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 199. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, 15 egun balioduneko epea irekitzen da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa duen pertsona orok, baldin eta Ezkabarteko Udaleko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzako 2. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen baditu, dagokion eskaera aurkezteko, udal idazkaritzan dauden baldintzekin bat.

Ezkabarten, 2020ko otsailaren 28an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2003657