68. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Etxeko eta merkataritzako hondakinak biltzeko zerbitzua emateko eta zerbitzu horren gainerako jarduerak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2019ko abenduaren 18an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Etxeko eta merkataritzako hondakinak biltzeko zerbitzua emateko eta zerbitzu horren gainerako jarduerak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean, tarifak eguneratzeko (ondorioak izan ditzan 2020ko urtarrilaren 1ean) eta ordenantzaren zenbait artikulu aldatu eta/edo eransteko.

Hasierako onespenaren erabakia 2020ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 20an, eta jendaurrean egoteko epean alegazio bat aurkeztu zen. Mankomunitate honetako Batzar Orokorrak, 2020ko martxoaren 11n egin bilkuran, alegazio hori ezetsi zuen, eta erreferentziako ordenantza behin betiko onetsi zen.

Testu osoa argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Erabaki honen kontra errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

1. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien arloan dagokion epaitegiari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan ezartzen diren kasuetan izan ezik, halakoetan Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkeztuko baita.

Garesen, 2020ko martxoaren 12an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEAREN ORDENANTZA FISKALA, ETXEKO ETA MERKATARITZAKO HONDAKINAK BILTZEKO ETA ZERBITZU HORRI LOTUTAKO GAINERAKO JARDUERAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

I. KAPITULUA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako toki entitateei aplikagarri zaien araudi fiskalak ematen dizkien ahalmenen babesean eta haiekin bat ezartzen da ordenantza fiskal hau.

II. KAPITULUA

Ordainarazpenaren izaera

2. artikulua. Ordenantza honen xedea da tasak ezartzea, etxeko eta merkataritzako hondakinak biltzeko zerbitzua emateagatik eta horrekin zerikusia duten gainerako jarduerengatik.

Ezarri diren ordainarazpenen izaera fiskala, hortaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 10.1.c) artikuluak aipatzen dituen zerbitzuak edo jarduerak egiteko tasena da.

III. KAPITULUA

Aplikazio eremua

3. artikulua. Ordenantza hau Mankomunitatea osatzen duten udal eta kontzejuen mugarte guztietan aplikatuko da, baldin eta hondakinen zerbitzua baliatzen badute, horretarako eskumena espresuki lagata.

Halaber, hondakinak kudeatzeko zerbitzuaren barnean ez izan arren, halako entitate edo pertsona batzuek tasa hauen bidez finantzatzen diren zerbitzuak hartzen badituzte, haiei ere aplikatuko zaie ordenantza hau.

IV. KAPITULUA

Zerga-egitatea

4. artikulua. Ordenantza honen xedeko zerbitzu edo jarduerak eskura izateak eta/edo erabiltzeak dakar zerga-egitatea. Zerbitzu eta jarduera horiek ondotik aipatzen dira eta beren tasak sortzen dituzte:

1. Etxeko eta merkataritzako hondakinak biltzeko nahitaezko zerbitzua eskura izan eta/edo erabiltzea, hondakinok, Etxeko eta merkataritzako zabor eta hondakinen bilketari eta tratamenduari buruzko Legeari jarraikiz, egoera eta jarduera hauen ondorioz sortzen direnean:

a) Etxekoak.

b) Zerbitzuak.

c) Merkataritza.

d) Bulego publikoak.

e) Ikastetxeak.

f) Osasun zentroak.

g) Egoitza zentroak.

h) Erabilera esklusiboko edukiontziaren eskuragarritasuna.

i) Kutxa irekiarekin egindako bilketa berezia.

Tarifa bakoitzean aipaturiko jardueren zerrenda ez da zehatz-osoa eta, beraz, espresuki aipatu gabeko beste jarduera berdintsu batzuk ere sartzen dira, analogiaz.

2. Borondatezko zerbitzu hauek ematea:

Bilketa zerbitzu berezia, ohiko nahitaezko zerbitzutik kanpo.

V. KAPITULUA

Subjektu pasiboa

5. artikulua.

1. Ordenantza honetan ezartzen diren tasak ordaintzera beharturik dauden subjektu pasibotzat hartuko dira, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko nahiz juridikoak, jaraunspen jasogabeak, ondasun-erkidegoak eta, lege nortasunik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten eta zerga ezar dakiekeen bestelako entitateak, baldin eta, edozein titulu dela bide, etxebizitzak, lokalak edo establezimenduak okupatu edo erabiltzen badituzte edo bertan bizi badira, eta horietarako egiten edo horien eskura jartzen bada nahitaezko zerbitzu orokorra.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 104. artikuluaren arabera, zergadunaren ordezko subjektu pasiboak izanen dira jabe gisa agertzen direnak udal bakoitzeko katastro erregistroan edo eraikin horien Hiri-lurreko Ondasunen Erregistro Fiskalean. Subjektu pasiboek kasuan kasuko onuradunei jasanarazten ahalko dizkiete kuotak.

2. Borondatezko zerbitzuaren kasuan, pertsona edo erakunde eskatzaileak eta zerbitzuaren xedeko hondakinen titularrak izanen dira zergak ordaintzera beharturik dauden subjektu pasiboak.

Pertsona fisikoek edo juridikoek ustiategi bat baldin badute edo jarduera ekonomiko batean ari badira, eta horren ondorioz zorrik badute, zorra eskatzen ahalko zaie titulartasunean edo jardueran ondorengo direnei, edozein kontzepturengatik izanik ere ondorengo.

Eskuratzaileak eta eskualdatzaileak solidarioki erantzunen dute dagoen zorraz.

Norbaitek eskuratu nahi badu ustiategi edo ekonomia jarduera baten titulartasuna, eskubidea izanen du Mankomunitateari eskatzeko kasuan kasuko jardueran edo ustiategian aritzearen ondoriozko tributu-zorren ziurtagiri zehatza, titularrak aldez aurretik baietza emanda.

VI. KAPITULUA

Zerga-oinarria

6. artikulua.

4. artikuluko 1. apartatuan ezarritako zerga-egitateetarako, honako hau da tarifa aplikatzeko zerga-oinarria:

–1.a) zerga-egitaterako: bizitegia den edo izan litekeen katastroko higiezin-unitatea.

–1.b), 1.c), 1.d), 1.e), 1.f) eta 1.g) zerga-egitateetarako: establezimendu unitatea, jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanik dagoena edo, zerga horren pean ez dagoenean, martxan dabilena edo tasari lotutako jarduera egiten ari delako zantzuak erakusten duena. Establezimendu unitatea badagoela iritziko zaio katastroko unitatea dagoenean.

–1.h) zerga-egitateetarako: edukiontzi kopurua, edukiera, joan-etorria eta bilketaren maiztasuna.

–1.i) zerga-egitaterako: erabilitako denbora eta langileak, eta joan-etorrian egindako kilometroak.

–1.i) zerga-egitaterako: inausketa hondarrak biltzen direnean, kargatzeko erabilitako denbora, edukiontziaren alokairua edo bestelako zerbitzuren bat.

4.2 artikuluko zerga-egitaterako: jaieguneko finkoa, erabilitako denbora eta joan-etorria.

Interesdunek aurretiaz halakorik eskatzen badute, biltzeko zerbitzu bereziak jartzen ahalko ditu Mankomunitateak ohiz kanpoko hondakinak sortzen dituzten lekuetan (etxebizitza multzoetan, industrietan, etab.). Horrelakoetan, banakako tasa irizpide objektiboen arabera kalkulatuko da (hondakinen bolumena eta mota, esleitutako edukiontzien kopurua, bilketaren maiztasuna, etab.).

VII. KAPITULUA

Tarifak

7. artikulua. Tributu-kuota kalkulatzeko, ekitaldi bakoitzean organo eskudunak ezarriko ditu tarifa bakoitzaren zerga-oinarriari aplikatzekoak zaizkion tarifak, eta ordenantza honen eranskinean agertuko dira, haren parte direlarik.

VIII. KAPITULUA

Tributu-kuota

8. artikulua. Tasa bakoitzari dagokion tributu-kuota kalkulatuko da erabilera bakoitzerako zehaztutako kuota aplikatuta, zerga-oinarriaren arabera.

9. artikulua. Ateratzen den tributu-kuotaren gainean legeek aldi bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak aplikatuko dira, legeek ezarritako moduan eta baldintzetan.

IX. KAPITULUA

Sortzapena

10. artikulua.

1. 4.1 artikuluan ezarritako tasak (a, b, c, d, e, f, g eta h tarifak), fakturazioaren banaketa hiruhileko naturalen araberakoa izanik, halako hiruhileko bakoitzeko lehen egunean sorraraziko dira erabiltzaile guztientzat.

2. Gainerako zerbitzu berezi edo borondatezkoetarako ezarritako tasak zerbitzua ematen denean edo ematen denetik sortuko dira.

X. KAPITULUA

Ordainarazpena

11. artikulua. Ordenantza honetan araututako tasak honako arau hauei jarraikiz ordainaraziko dira:

1. 4.1 artikuluan xedaturiko tasak (a, b, c, d, e, f, g eta h tarifak), hiruhilekoz hiruhileko ordainaraziko dira.

2. Borondatezko zerbitzuak emateko tasak sortzen diren unean ordainaraziko dira.

XI. KAPITULUA

Diru-bilketa

12. artikulua.

1. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 86. artikuluan xedatuari jarraikiz, 4.1 artikuluan ezarritako tasak aplikatzetik sortzen diren tributu-zorrak “jakinarazpen gabeko” gisa hartuko dira.

2. 4.1 artikuluan aurreikusitako tasek (a, b, c, d, e, f, g eta h tarifak) sortzen dituzten tributu-zorrak isilbidez jakinarazitzat joko dira ordaindu behar diren hiruhileko naturaleko lehen hilabetearen lehen egunean. Egun horretatik aurrera, 30 egun natural izanen dira borondatezko aldian ordaintzeko.

3. Gainerako zerbitzu berezi edo borondatezkoetarako ezarritako tasak dagokien zorra jakinarazi ondoan ordainduko dira.

13. artikulua. Aurreko artikuluan xedatuari jarraikiz borondatezko epean ordaintzen ez diren tributu-zorrak, epe exekutiboan ordaintzen ahalko dira honako errekargu hauekin, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 117. artikuluarekin bat:

d) %5ekoa, eta interesen likidaziorik gabe, borondatez ordaintzeko 30 egun naturaleko epea bukatu eta premiamendu probidentziaren jakinarazpena jaso aurretik ordaindutako zorraren gainean.

e) %10ekoa, eta interesen likidaziorik gabe, premiamendu-probidentzia jakinarazi eta ondoko hilabeteko epean ordaindutako zorraren gainean.

f) %20koa, aurrekoak ordaintzeko inguruabarrak gertatzen ez direnean. Kasu horietan, borondatez ordaintzeko epea bukatu ondoko egunetik sortutako berandutze-interesak ere ordaindu beharko dira.

Epe hori iragan eta zorrak ordaindu ez badira, epe exekutiboa hasiko da, non ez duen Mankomunitateak haiek atzeratzeko edo zatika ordaintzeko baimenik eman.

14. artikulua. Tributu-zorren ordainketa honela egiten ahalko da:

a) Ordainketak helbideratu dituzten subjektu pasiboen kasuan, horretarako adierazitako banku edo aurrezki kutxako kontuan kargatuz.

b) Zorren ordainketa helbideratu ez duten subjektu pasiboen kasuetan edo, helbideratuta izan arren, edozein arrazoirengatik zorrak ordaindu gabe geratu zaizkien kasuetan, Mankomunitatearen Diruzaintzan, edota hark kobratzeko gaitutako banku edo aurrezki kutxen bulegoetan.

XII. KAPITULUA

Arau-hausteak eta zehapenak

15. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko arau eta erregelamenduetan arau-hausteei eta zehapenei buruz xedatutakoa aplikatuko da.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Bakarra.–Orain arte ezarritako arau guztiak indarrik gabe gelditu dira, baldin eta maila berekoak edo txikiagokoak badira eta ordenantza honetako xedapenei aurka egiten badiete, haiekin bat ez badatoz edo bateraezinak badira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.–Izarbeibarko Mankomunitatea kudeatzen duen sozietatea arduratuko da ordenantza honen ondoriozko tasak kudeatzeaz, Mankomunitateak eskuordeturik.

Bigarrena.–Ordenantza honek 2020ko apirilaren 1ean hartuko du indarra.

ERANSKINA

Hiruhilekoko tarifak

1. Etxeko tarifa: 22,33 euro.

2. Profesionalentzako tarifak: 34,15 euro.

Hauek hartzen ditu barnean: gestoriak, agentziak, kabineteak, notariotzak eta erregistroak, banketxeak, profesional autonomoen lokalak (lokal horietan merkataritzako jarduerarik egiten ez bada), bitxi-dendak, erloju-dendak, tanatorioak, beilatokiak, bideoklubak eta ostalaritzako jarduerarik ez duten igerilekuak.

3. Merkataritza/industriako tarifak.

3.1. Merkataritza/industriako I. tarifa: 52,13 euro.

Hauek hartzen ditu barnean: opari-dendak, tabako-dendak, litxarreria-dendak, elektrizitate-dendak, edarien biltegiak. Farmaziak eta joko aretoak, fisioterapeutak, albaitariak, ezti-dendak, lore-dendak, gimnasioak, tapiztegiak, etxetresna elektrikoen dendak. Tarifa honen barnean sartzen dira beren produktua astean behin soilik saltzen duten jarduerak, hala nola olio-errotak, ardotegiak eta abar.

3.2. Merkataritza/industriako II. tarifa: 58,21 euro.

Hauek hartzen ditu barnean: zapata-dendak, arropa-dendak, drogeriak, burdindegiak, ordezko piezen dendak, mertzeriak, inprimategiak, kirol-dendak, altzari-dendak eta ile-apaindegiak. Liburutegiak, apaindegiak, estetizistak, brikolaje-dendak.

3.3. Merkataritza/industriako III. tarifa: 80,48 euro.

Hauek hartzen ditu barnean: lantegiak oro har, zurgindegiak, iturgindegiak, aroztegiak, beirategiak, gozotegiak, okindegiak, txatartegiak.

3.4. Merkataritza/industriako IV. tarifa: 107,72 euro.

Hauek hartzen ditu barnean: supermerkatuak, janari-dendak eta autozerbitzuak (150 m²-tik gorakoak) eta aurreko apartatuekin zerikusia duen jarduera oro, baldin haien azalera 150 m²-tik gorakoa bada. Arrandegiak, barazki-dendak.

Hondakin asko sortzen diren garaian (mahats biltze sasoian, piper sasoian, etab.), erabilera esklusiboko edukiontziak eskatu beharko dituzte behar den denborarako.

Mankomunitatearen txosten teknikoen arabera, erabilera esklusiboko edukiontziak eskatzeko aholkatuko da, kontuan izanda sortzen diren hondakin motak eta kopuruak noraino parekatzen ahal diren hiri-hondakinekin. Halaber, industrialde egin berrietan daudenen kasuan, industrialdea zaintzeko entitateak bere gain hartzen ahalko ditu bilketaren kostuak, edukiontzien kokapena aztertu ondoan.

3.5. Merkataritza/industriako V. tarifa: 87,19 euro.

Hauek hartzen ditu barnean: supermerkatuak, janari-dendak eta autozerbitzuak (150 m²-tik beherakoak) eta harategiak.

4. Ostalaritzako tarifak.

4.1. Ostalaritzako I. tarifa: 52,13 euro.

Hauek hartzen ditu barnean: kirol instalazioak eta igerilekuak, aldian behingo edo aldi baterako ostalaritza zerbitzua dutenak, boluntarioek kudeatua eta irabazi asmorik gabekoa.

4.2. Ostalaritzako II. tarifa: 115,70 euro.

Hauek hartzen ditu barnean: tabernak, kafetegiak, bingoak, kasinoak, ostatuak, pentsioak, kirol elkarteak, ostalaritza zerbitzua duten igerilekuak eta 40 pertsonatik gorako elkarte gastronomikoak.

4.3. Ostalaritzako III. tarifa: 142,10 euro.

Hauek hartzen ditu barnean: jatetxeak, 6 mahaitik gorako taberna-jatetxeak, hotelak, hostalak eta diskotekak.

4.4. Elkarteak: 22,33 euro.

Lagunarteko elkarteak hartzen ditu barnean. Orobat, barnean hartzen ditu 40 pertsonatik beherako elkarte gastronomikoak.

5. Udal eraikinak: 22,33 euro.

Hauek hartzen ditu barnean: udaletxeak, kontzeju-etxeak, bulego publikoak, liburutegiak, museoak, kultur etxeak, epaitegiak eta udalen kirol instalazioak eta ostalaritza zerbitzurik gabeko udal igerilekuak.

Udalek, karrikak garbitzeko, hilerriak mantentzeko eta abarretarako, erabilera esklusiboko edukiontziak eskatuko dituzte. Ondoriozko tarifari %50 murrizketa eginen zaio.

6. Gurtzarako eraikinak: 22,33 euro.

Hauek hartzen ditu barnean: elizak, parrokiak, meskitak edo gurtzarako eraikin oro, erlijioa dena delakoa izanik.

Hirigunetik kanpo diren eraikinetarako (baselizak eta abar) erabilera esklusiboko edukiontziak eskatuko dira, eta taula orokorrari jarraikiz aplikatuko da tarifa.

7. Akademien tarifak: 58,21 euro.

8. Ikastetxeen tarifa: 101,69 euro.

Hauek hartzen ditu barnean: haurtzaindegiak eta udal edo eskualde mailako eskolak eta ikastetxeak.

9. Osasun arloko tarifa: 58,21 euro.

Hauek hartzen ditu barnean: klinikak, anbulatorioak, osasun zentroak, mediku kontsulta partikularrak eta eguneko zentroak.

10. Egoitzen tarifa: 128,53 euro.

Hauek hartzen ditu barnean: zahar-etxeak, komentuak, kuartelak eta egoitzak.

11. Landetxe eta aterpetxeen tarifa: 49,76 euro.

12. Edukiontzien erabilera esklusiboaren tarifak.

Ezin izanen da eskatu herrian dagoena baino maiztasun handiagorik. Edukiontziak denbora tarte labur baterako eskatzea: ordaindu beharreko zenbatekoa ateratzeko, formula hau erabiliko da:

Zenbatekoa = P + K + H

P = erabilera esklusiboko 800-1.000 litroko edukiontzien taulan ezarritako prezioa.

K = 1,2 euro/km.

H = edukiontziak eramaten eta biltzen erabilitako batez besteko denboraren kostua: 60 euro.

Erabilera esklusiboko edukiontziak denbora luze batean erabiltzeko eskatzen direnean, aplikatu beharreko zenbatekoa izanen da landa eremuko edo hiriguneko tauletan ezarritakoa, kasuan kasukoa aintzat harturik, eta betiere eskatutako bilketa kopuruaren nahiz edukiontzi kopuruaren araberakoa, bai eta edukiontzien tamainaren araberakoa ere.

Hondakin-sorreran gorabeherak daudela frogaturik dagoenean, eta Mankomunitateko teknikariek hala onartzen baldin badute, tarifa ezberdinak ezarri ahalko dira hiruhileko bakoitzerako, urte-sasoi bateko eta besteko hondakin-sorrera kontuan hartuz.

Edukiontzien erabilera esklusiboa izateko
eskaerei aplikatu beharreko tarifak

1.000 litro - HIRIGUNEKO
ERABILERA ESKLUSIBOA

800-1.000 litro - LANDA EREMUKO
ERABILERA ESKLUSIBOA

Bilketaren maiztasuna

1 eduk.

2 eduk.

Bilketaren maiztasuna

1 eduk.

2 eduk.

Hamabostean behin (1)

578,97

771,96

Hamabostean behin (1)

679,32

895,48

Hilean behin (1)

289,49

385,99

Hilean behin (1)

339,67

447,73

Astean behin (1)

1.002,56

1.336,73

Astean behin (1)

1.176,32

1.550,61

Astean bitan (2)

1.336,73

1.670,92

Astean bitan (2)

1.550,61

1.924,90

Astean hirutan (3)

1.670,92

2.005,10

Astean hirutan (3)

1.924,90

2.299,19

Astean lautan (4)

2.005,10

2.339,29

Astean lautan (4)

2.299,19

2.673,47

Astean bostetan (5)

2.339,29

2.673,47

Astean bostetan (5)

2.673,47

3.047,75

Astean seitan (6)

2.679,47

3.007,66

Astean seitan (6)

3.047,75

3.422,03

240 litro - HIRIGUNEKO
ERABILERA ESKLUSIBOA

240 litro - LANDA EREMUKO
ERABILERA ESKLUSIBOA

Bilketaren maiztasuna

1 eduk.

2 eduk.

Bilketaren maiztasuna

1 eduk.

2 eduk.

Hamabostean behin (1)

270,19

347,39

Hamabostean behin (1)

347,39

436,16

Hilean behin (1)

135,10

173,69

Hilean behin (1)

173,69

218,08

Astean behin (1)

467,86

601,54

Astean behin (1)

601,54

735,21

Astean bitan (2)

601,54

735,21

Astean bitan (2)

735,21

868,88

Astean hirutan (3)

735,21

868,88

Astean hirutan (3)

868,88

1.002,56

Astean lautan (4)

868,88

1.002,56

Astean lautan (4)

1.002,56

1.136,23

Astean bostetan (5)

1.002,56

1.136,23

Astean bostetan (5)

1.136,23

1.269,90

Astean seitan (6)

1.136,23

1.269,90

Astean seitan (6)

1.269,90

1.403,58

Zenbatekoak urteko aldiari dagozkio (52 aste).

Aplikatuko den gutxieneko tarifa aste batekoa izanen da.

2 edukiontzi baino gehiago eskatzen direnean, horietako bakoitzagatik hau gehituko da: bi edukiontziren zenbatekoa ken aurreko taulan batengatik ezarritakoa.

Erabilera esklusiboko edukiontziei dagokienez, paper eta kartoirako 3.000 litroko edukiontziak beste frakzio batzuetarako 8001.000 litrokoak balira bezala kontatuko dira.

Inausketa hondarrak biltzeko edukiontzi esklusiboak eskatu nahi duten pertsona edo entitate guztiek 80 euro ordaindu beharko dute.

13. Festetako zabor bilketa bereziaren tarifak.

13.1. Kilometro-ordaina: 1,2 euro/km.

13.2. Prezioa jaieguneko irteeragatik: 45 euro langile bakoitzeko.

13.3. Prezioa lanordu bakoitzeko:

–Bilketa berezia, egun baliodunean: 104,5 euro/ordu.

–Bilketa berezia, jaiegunean: 132 euro/ordu.

14. Mankomunitateari baxera berrerabilgarria eskatzea.

Izarbeibarko Mankomunitateak badu baxera berrerabilgarria mailegatzeko zerbitzua, hura eskatzen duten entitate, kolektibo, elkarte eta abar guztientzat.

Mankomunitateak, hala gertatzen baldin bada, 0,70 euro kobratuko du falta den edo hausten den edalontzi bakoitzeko, eta 2,00 euro itzultzen ez den pitxer edo plater bakoitzeko. Horrez gain, erakunde kontratatzaileak fidantza bat jarri beharko du, 0,50 euro mahaikide bakoitzeko, adierazten zaion kontu zenbakian; fidantza hori atzera emanen zaio, baldin baxera osorik eta ongi itzultzen badu.

15. Deskontua etxeko konpostajea erabiltzeagatik.

Ohiko etxebizitza hirigunean duten abonatuek %10 gutxiago ordainduko dute urteko tasa, parte hartzen ari baldin badira Izarbeibarko Mankomunitateak etxeko konpostajea egiteko sustatutako kanpainetan, edo konpostajea egiten badute Mankomunitateak ezarritako jarraibideen arabera. Deskontu hori Mankomunitateko langileek berrikusi, eta ezabatu eginen da, ekimen horretan parte hartzeari utzi edo konpostajea Mankomunitatearen jarraibideetatik kanpo egiten bada.

Hobari horretarako eskubidea sortzeko, beharrezkoa izanen da subjektu pasiboen aldez aurreko eskaera, eta abonatu bakoitzari deskontu bakarra aplikatuko zaio, Izarbeibarko Mankomunitatea osatzen duten herrietan baldin badago haren etxebizitza.

16. Deskontua bilketa pertsonalizaturako kanpainari atxikitzeagatik ostalaritzako III. tarifan eta merkataritza/industriako IV. eta V. tarifetan.

Ostalaritzako III. tarifa eta merkataritza/industriako IV. eta V. tarifak ordaindu behar dituzten establezimenduek %8 gutxiago ordainduko dute urteko tasa, baldin atxikitzen bazaizkio Mankomunitateak gaikako bilketa pertsonalizaturako ezarri jarraibideei. Deskontu hori Mankomunitateko langileek berrikusiko, eta ezabatu eginen da, ekimen horretan parte hartzeari utzi edo Mankomunitatearen jarraibideetatik kanpo jarduten bada.

Hobari horretarako eskubidea sortzeko, beharrezkoa izanen da subjektu pasiboen aldez aurreko eskaera, eta abonatu bakoitzari deskontu bakarra aplikatuko zaio, Izarbeibarko Mankomunitatea osatzen duten herrietan baldin badago establezimendua.

17. Premia ekonomiko larria duten zerbitzuaren erabiltzaileentzako kuota berezia.

Oro har ordaindu behar den tasari %10 aplikatuta ateratzen den kopurua izanen da etxeko tarifan prezioei dagokien kuota osoa, ordenantza honetan arautzen den zerbitzuari dagokionez (hiri-hondakin solidoen bilketa), honako kasu hauetan:

–Ordaintzera beharturik dagoenak aurkezten duenean gizarte zerbitzuek emaniko agiria, adierazten duena haren diru-sarrerak eta ondarea ez direla Errenta Bermatua eskuratzeko baldintzatzat ezartzen diren zenbatekoak baino handiagoak.

Betiere, tarifa honen onuraduna izanen da 5.1 artikuluak dioenaren arabera “subjektu pasibotzat” hartzen dena edo, bestela, haren ezkontidea edo antzeko bizikidetza harremana duen pertsona, eta familia unitatearen ohiko etxebizitzari baizik ez zaio aplikatuko. (Erroldatze ziurtagiriaren bidez frogatuko da).

Tarifa hau 12 hilabeterako emanen da. Prestazioa hartzeko eskubidea epe luzeagorako eman bada, tarifaz baliatzeko epea prestazioarenari egokituko zaio. Izarbeibarko Mankomunitateak noiznahi ikuskatzen ahalko du tarifa hau eskuratzeko eskatzen diren baldintzak oraindik ere betetzen ote diren; hartara, tarifa osoa aplikatuko zaie jadanik baldintzak betetzen ez dituzten onuradunei, bai eta egiaztatzeko dokumentuak eskatu eta haiek aurkezten ez dituztenei ere.

XEDAPEN KOMUNAK TARIFA GUZTIETARAKO

Hondakin asko sortzen duten jarduera guztietan, erabilera esklusiboko edukiontziak eskuratu beharko dira hondakin horiek kudeatzeko, betiere Izarbeibarko Mankomunitateko zerbitzu teknikoek txostena egin ondotik.

Hondakinak sortzen dituen unitatea tarifa multzo batean baino gehiagotan sartzen bada, tarifa bakarra aplikatuko zaio kasu guztietan; aplikatu ahal zaizkionen artean handiena, hain zuzen.

Etxebizitza batean hondakinak sortzen dituen beste unitate bat dagoenean, aurreko apartatuko tarifa kobratuko zaio, etxekoaz gainera.

Halako udalerri batean, eraikin berean biltzen baldin badira udaletxea, liburutegia, bake epaitegia eta kultur etxea, tarifa bakarra aplikatuko da (udal eraikinena), eta tarifa bakarretik kanpo geldituko dira eraikin berean dauden gainerako zerbitzuak.

Izarbeibarko Mankomunitateko ikuskatzaileek egiaztapena egin ondoren, tarifak, erabilera eta subjektu pasiboak aldatzen ahalko dira, baldin egiazko egoerarekin bat ez badatoz.

Hondakin bereziak sortzen dituzten unitateak (arrandegiak eta antzekoak), behartuta egonen dira beren lokaletan edukiontziak onartzera. Halaber, hondakinak sortzen dituen unitateari baimena ematen ahal zaio edukiontziak hirigunetik kanpo jartzeko, dagokion udalak zehaztutako tokian.

Izarbeibarko Mankomunitatearen zerbitzu teknikoen iritziz ageriko jardunik ez duten merkataritza, industria eta abarreko jarduerek etxeko tarifa ordainduko dute.

Subjektu pasibo bat arestiko tarifetan sailkatzerakoan zalantzarik bada, Mankomunitateak erabakiko du, azken buruan, aplikatuko den tarifa.

Ordenantza honek 2020ko apirilaren 1ean hartuko du indarra.

Iragarkiaren kodea: L2003914