68. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2020ko martxoaren 18an hartua, Aranatxeko udalerriko Kudeaketa Batzordea izendatzen duena.

Irailaren 20ko 538/2019 Errege Dekretuaren bidez deialdia egin zen apirilaren 1eko 209/2019 Errege Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagai zerrendarik aurkeztu ez zen udalerrietan tokiko hauteskunde partzialak egiteko; beste deialdi horretan ere Aranatxeko udalbatza osatzeko hautagai zerrendarik aurkeztu ez denez, beharrezkoa da, Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 181. eta 182. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak Aranatxeko udalerriko Kudeaketa Batzordea osatuko duten kideak izendatzea. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Aranatxeko Udaleko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzea; honako hauek, alegia: Marta Pérez de Albéniz Ruiz, Jon Barberena Larumbe eta Jesús Ruiz de Larramendi Aguirre. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau Aranatxeko Udalari jakinaraztea.

Iruñean, 2020ko martxoaren 18an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2004143