68. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, otsailaren 19ko 14/2020 Foru Dekretuarena. Horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duen otsailaren 19ko 14/2020 Foru Dekretuan egindako akatsaz oharturik (2020ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, martxoaren 6an), bidezkoa da dagokion zuzenketa egitea:

1. artikulua. Bi.–Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA BARNE ZUZENDARITZA NAGUSIA

Honako hau dioen tokian:

“Administrari laguntzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa; 10936 zenbakia du plantilla organikoan.”

Honako hau behar du:

“Administrari laguntzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, destinoa Cordovillan duena, eta plantilla organikoan 10936 zenbakia.”

Iruñean, 2020ko martxoaren 13an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2004010