67. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Laburpena, 2020an, Lizarrako eskualde oinarrizkoan (Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentin) larrialdi sozialean dauden pertsona edo familia unitateei dirulaguntzak emateko deialdiarena

Oharra: Testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN identifikazioa: 500514.

–Xedea: 2020an, Lizarrako eskualde oinarrizkoan (Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentin) larrialdi sozialean dauden pertsona edo familia unitateei dirulaguntzak emateko deialdiaren oinarriak arautzea.

Dirulaguntza honen xedea da tresna bat sortzea sostengu ekonomikoa emateko Lizarrako eskualde oinarrizkoko auzokideak diren (Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentin) eta larrialdi sozialean dauden pertsona eta/edo familia unitateei, ekonomiaren aldetik eta/edo gizarte eta osasunaren aldetik gabezia frogatuak izanik, gizarteratzeko oinarrizko beharrak estaltzeko zailtasunak dituztenean. Aipatu diren egoerak ez okerragotzeko edo kroniko ez bilakatzeko emanen dira laguntzak.

–Onuradunak: Lizarrako eskualde oinarrizkoan (Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentin) larrialdi sozialean dauden familia unitateak.

–Oinarri arautzaileak: 2020an, Lizarrako eskualde oinarrizkoan (Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentin) larrialdi sozialean dauden pertsona edo familia unitateei laguntza ekonomikoak emateko deialdia onesteko erabakiaren eranskinean ageri dira laguntza honen oinarri arautzaileak.

–Zenbatekoa: deialdiaren zenbatekoa, guztira 14.000 eurokoa da eta handitzen ahalko da Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza lortzen bada.

Eskaerak aurkezteko epea: eskaerak aurkezteko epea urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte izanen da.

Lizarran, 2020ko martxoaren 6an.–Alkatea, Gonzalo Fuentes Urriza.

Iragarkiaren kodea: L2004126