2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Araua, Azkoiengo Kultur Etxeko prezioak ezartzen dituena. Onespena
Azkoiengo Udalak, 2020ko otsailaren 27an egin bilkuran, Azkoiengo Kultur Etxean ikuskizunak, ikastaroak, eta lantegiak emateko zerbitzuen prezio publikoak ezartzen dituen araua onetsi zuen, eranskin gisa gehitua. Orobat, xedatu zuen hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara zedila, orok jakin dezan.
Azkoienen, 2020ko martxoaren 16an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
ERANSKINA
Araua, Azkoiengo Kultur Etxean ikuskizunak, ikastaroak eta tailerrak emateko zerbitzuen prezio publikoak ezartzen dituena
Oinarria
1. artikulua. Arau honetako prezio publikoak ezarri dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1996 Foru Legearen 38. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean.
Kontzeptua
2. artikulua. Prezio publikoak ordaindu beharko dira honako zerbitzu hauek emateagatik:
a) Arte eszenikoen arloko ikuskizunak.
b) Film zinematografikoak ematea.
c) Ikastaro eta lantegiak.
Ikuskizunetara eta bestelako jardueretara joatea
Kudeaketa arauak.
3. artikulua. Prezio publikoa ordaintzera behartuta daude Kultur Etxeak bere instalazioetan antolatutako ikuskizunetara edo jardueretara doazen edo joatea eskatzen duten pertsona fisikoak edo juridikoak.
4. artikulua. Aldez aurretik ordaindu beharko da ikuskizunetara eta bestelako jardueretara (ikastaroak, lantegiak, etab.) joateko, modu hauetako baten bidez:
–Kultur Etxeko txarteldegian.
–Zenbatekoa ordainduz Azkoiengo Udalaren banku-kontuetako batean.
5. artikulua. Prezio publikoak I. eranskinean daude jasorik.
Haietan azaltzen da aukera prezio desberdina ezartzeko, aldez aurretik erosita edo txarteldegian erosita.
Aldez aurretik erosteko aukera abian jarri ondoren, inolaz ere ez da bermatzen txarteldegian saltzeko sarrerarik egongo denik.
6. artikulua. Interesdunari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, zerbitzua ematen ez bada, ordaindutako zenbatekoa itzuliko zaio.
7. artikulua. Ikuskizunetara eta bestelako jardueretara joateagatik ezarritako prezioen gaineko hobariak eta salbuespenak ezartzen ahalko dira, Kultura Batzordeak erabakitzen duenean, interes kulturaleko edo sozialeko arrazoiak direla medio.
I. ERANSKINA 2020. urteko prezio publikoak, ikuskizunetara eta bestelako jardueretara joateagatik |
| | ALDEZ AURRETIK | TXARTELDEGIAN |
PREZIO PUBLIKOAK: HAURREN edo FAMILIEN SARRERAK |
A tarifa | Haur edo familientzako ikuskizunak, horien gastua osotara 1.500 eurotik beherakoa bada, zeharkako gastuak, atezaintzako eta txarteldegiko langileria-gastuak eta aretoko teknikariarenak barne. | 3,00 euro | 5,00 euro |
B tarifa | Haur edo familientzako ikuskizunak, horien gastua osotara 1.501 eurotik 3.000 eurora bitartekoa bada, zeharkako gastuak, atezaintzako eta txarteldegiko langileria-gastuak eta aretoko teknikariarenak barne. | 4,00 euro | 6,00 euro |
C tarifa | Haur edo familientzako ikuskizunak, horien gastua osotara 3.001 eurotik 5.000 eurora bitartekoa bada, zeharkako gastuak, atezaintzako eta txarteldegiko langileria-gastuak eta aretoko teknikariarenak barne. | 6,00 euro | 8,00 euro |
D tarifa | Haur edo familientzako ikuskizunak, horien gastua osotara 5.001 eurotik gorakoa bada, zeharkako gastuak, atezaintzako eta txarteldegiko langileria-gastuak eta aretoko teknikariarenak barne. | 8,00 euro | 10,00 euro |
E tarifa | Haur edo familientzako ikuskizunak, enpresa sustatzaileak edo banatzaileak aldez aurretik zehaztutako sarrera prezioekin kontratatuak. | Zehaztu beharrekoa | Zehaztu beharrekoa |
F tarifa | Haur edo familientzako ikuskizunak, lantegiak, ikastaroak eta abar, formatu txikikoak. | Zehaztu beharrekoa | Zehaztu beharrekoa |
PREZIO PUBLIKOAK: HELDUEN SARRERAK |
G tarifa | Helduentzako ikuskizun amateurrak, horien gastua osotara 1.500 eurotik beherakoa bada, zeharkako gastuak, atezaintzako eta txarteldegiko langileria-gastuak eta aretoko teknikariarenak barne. | 4,00 euro | 6,00 euro |
H tarifa | Helduentzako ikuskizun profesionalak, horien gastua osotara 1.501 eurotik 3.000 eurora bitartekoa bada, zeharkako gastuak, atezaintzako eta txarteldegiko langileria-gastuak eta aretoko teknikariarenak barne. | 6,00 euro | 8,00 euro |
I tarifa | Helduentzako ikuskizun profesionalak, horien gastua osotara 3.001 eurotik 5.000 eurora bitartekoa bada, zeharkako gastuak, atezaintzako eta txarteldegiko langileria-gastuak eta aretoko teknikariarenak barne. | 10,00 euro | 12,00 euro |
J tarifa | Helduentzako ikuskizun profesionalak, horien gastua osotara 5.001 eurotik gorakoa bada, zeharkako gastuak, atezaintzako eta txarteldegiko langileria-gastuak eta aretoko teknikariarenak barne. | 12,00 euro | 15,00 euro |
K tarifa | Helduentzako ikuskizunak, enpresa sustatzaileak edo banatzaileak aldez aurretik zehaztutako sarrera prezioekin kontratatuak | Zehaztu beharrekoa | Zehaztu beharrekoa |
L tarifa | Helduentzako ikuskizunak, tailerrak, ikastaroak eta abar, formatu txikikoak eta abar. | Zehaztu beharrekoa | Zehaztu beharrekoa |
Iragarkiaren kodea: L2004083