67. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Laburpena, udako euskarazko kanpaldietan 2020an parte hartu duten haur eta gazteendako dirulaguntzena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8 artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identifikazioa): 500935.

–Onuradunak eta helburua:

Deialdi honen oinarrien helburua da euskarazko kanpaldietan parte-hartzearen gastuak diruz laguntzea.

Deialdi honetan sartzen dira 2020an eginen diren kanpaldiak. Horretarako ezaugarri hauek izan behar dituzte:

a) Euskarazko kanpalekuak izatea, haurrei eta gazteei zuzenduak.

b) Kanpaldiak 5 egun (4 gau) eta 15 egun (14 gau) artean iraun behar du, eta udako oporraldian eginen da, hau da, ekainaren 15etik irailaren 30era bitarte.

Deialdi honetatik kanpo daude:

a) Sakanako Mankomunitateak zuzenean edo zeharka kudeatutakoak, baita haren dirulaguntza jasotzen dutenak ere.

b) Txangoak edo bidaiak.

c) Barnetegirik behar ez duten kirol kanpusak.

d) Barnetegirik behar ez duten hiriko kanpaldiak edo kanpaldi irekiak.

–Oinarri arauemaileak:

Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (identifikazio kodea: 500935) eta Sakanako Mankomunitatearen webgunean (http://sakana-mank.eus).

–Laguntzetarako dagoen diru kopuru osoa: 9.000 euro.

–Eskaerak aurkezteko epea: epea 2020ko irailaren 30ean amaituko da.

Lakuntzan, 2020ko martxoaren 24an.–Mankomunitateko burua, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2004220