64. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

24E/2020 FORU AGINDUA, otsailaren 20koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Arguedasko Udal Plan Orokorra, Arguedasko Udalak sustatua.

Arguedasko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 11ko 213E/2019 Ebazpenaren bidez, Arguedasko Udal Plan Orokorrari buruzko ingurumen adierazpen estrategikoa egin zen. Bertan ezartzen denez, “Plana garatzeko, ingurumen azterketa estrategikoan jasotako ingurumen babeserako irizpideei jarraituko zaie eta azterketa horretan ezarritako neurri zuzentzaile guztiak aplikatuko dira”.

Ingurumen adierazpen estrategiko hori 2019ko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 29koan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena eta tramitazioan emandako gainerako txosten sektorialak ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Adierazitakoarekin bat eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Arguedasko Udal Plan Orokorra, Arguedasko Udalak sustatua.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Foru agindu hau jakinaraztea Arguedasko Udalari, dagokion hirigintza arloko araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko otsailaren 20an.–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, José María Ayerdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F2002843