2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
9/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
9/2019 aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena 2019ko 227. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 18an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horren espedientea behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Aldatu beharreko gastuak:
PARTIDAREN KODEA | KONTZEPTUA | ALDATU BEHARREKO ZENBATEKOA |
Kreditu bereziak |
3410-4820002 | Nafar Basoak elkartearen dirulaguntza | 7.300,00 |
Kreditu-gehigarriak |
3231-22750 | Haur eskolaren kudeaketa. (Ekarpena; 2018/2019 ikasturteko kudeaketaren defizita) | 9.634,64 |
3231-22750 | Haur eskolaren kudeaketa. (Jantokiko laguntzailearen kontrataziorako gastuaren itzulketa) | 4.411,24 |
3231-22750 | Haur eskolaren kudeaketa (Iraila/abendua aldea; Esteribarko haur eskolaren kudeaketa) | 1.434,80 |
2399-21900 | Memoriako eta erreparazioko instalazioak; fusilamenduak (plakak) | 471,90 |
9200-63200 | Inbertsioak; Herriko Etxea | 2.000,00 |
Kreditu aldaketak, guztira | 25.252,58 |
Finantzaketa:
KODEA PARTIDA | KONTZEPTUA | ALDATU BEHARREKO ZENBATEKOA |
8700001 | Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako | 23.252,58 |
8700002 | Baliabide atxikien bidezko diruzaintzako gerakina | 2.000,00 |
Finantzaketa, guztira | 25.252,58 |
Esteribarren, 2019ko abenduaren 16an.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.
Iragarkiaren kodea: L1916081