2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBE
Alkatetzaren eskuordetzea
Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan xedatutakoaren arabera (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia),
DEKRETATZEN DUT:
Artikulu bakarra.–Alkate hau gaixotasunagatiko bajan dagoen bitartean eta lanean hasi arte, Leire Ortuoste García Udalbatzako lehen alkateordearen esku egonen dira haren eginkizunak.
Donezteben, 2019ko abenduaren 16an.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.
Iragarkiaren kodea: L1916343