49. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 11

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-O-1071

José María Apesteguía Aizpunek honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: José María Apesteguía Aizpún.

Xedea: nabe bat eraikitzea.

Ibilgua: Salado ibaia.

Alderdia: Aranbarren.

Udalerria: Jaitz (Nafarroa).

Hona zertan datzan eskatutako jarduketa: nabe bat, 1.000 m²-ko azalerakoa, eraikitzea Jaizko udal-mugarteko 1. poligonoko 1511. lurzatian, izenik gabeko erreka baten eskuinaldean eta Salado ibaiaren ezkerraldean, bi ibilguek bat egiten duten gunetik uretan gora.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko otsailaren 6an.

Zaragozan, 2020ko otsailaren 13an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2002507