44. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

57/2020 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 23ko 14/2020 Ebazpenaren 2. eranskinaren aldaketa onesten duena. Ebazpen horren bidez araubide bereziko hizkuntza ikasketen ziurtapen proben deialdia eta egutegia ezarri ziren 2019-2020 ikasturterako.

14/2020 Ebazpenean (2020ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 10ekoa) argitaratutako egutegiaren arabera, HEOko ingeleseko B2 tarteko mailako proba bateratua USEko lehen probaren bezperarako dago jarria. Horretaz ohartuta, kontuan hartu behar da Batxilergoko 2. mailako ikasle asko (200 baino gehiago) matrikulatu direla aipatu proba ere egiteko. Hori dela eta, familiek eta ikastetxeek egindako kexa asko jaso ditu Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak. Horiei erantzuna ematearren, aipatu mailaren proba beste egun batean jartzea proposatzen du.

Beraz, bidezkoa da aldatzea araubide bereziko hizkuntza ikasketen ziurtapen proben 2019-2020 ikasturteko egutegia, 14/2020 Ebazpenaren 2. eranskinean argitaratua.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Hezkuntzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 23ko 14/2020 Ebazpenaren 2. eranskina aldatzea, gisa honetan:

a) Honela dioen tokian: “Ingelesa B2 6/1 (arratsaldean)”.

Honela behar du: “Ingelesa B2 6/5 (arratsaldean)”;

b) Honela dioen tokian: “Frantsesa C1 6/5 (arratsaldean)”.

Honela behar du: “Frantsesa C1 6/5 (goizean)”.

c) Honela dioen tokian: “** Frantsesa A2 NUHEO: ekainaren 5ean (arratsaldean)”.

Honela behar du: “** Frantsesa A2 NUHEO: ekainaren 1ean (arratsaldean)”.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita azterketen aldatutako egutegia ere, eranskin gisa.

3. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Atzerriko Hizkuntzen Atalera, eta Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetara, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2020ko otsailaren 25ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

ERANSKINA

Araubide bereziko hizkuntza ikasketen ziurtapen proba bateratuen 2019-2020 ikasturteko egutegia, urtarrilaren 23ko 14/2020 Ebazpenaren bidez argitaratutakoa aldatzen duena

Egutegi bakarra ezartzen da 2019-2020 ikasturteko ziurtapen proben idatzizko ataletarako, Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetako ikasle ofizial zein libreentzat. Hau izanen da:

HIZKUNTZA

MAILA

ARRUNTA

(2020ko maiatza/ekaina)

BEREZIA

(2020ko iraila)

Alemana

A2

6/11 (arratsaldean)

9/8 (goizean)

B1

6/11 (arratsaldean)

9/3 (goizean)

B2

6/10 (arratsaldean)

9/11 (goizean)

C1

6/12 (arratsaldean)

9/9 (goizean)

Euskara

B1

6/8 (arratsaldean)

9/4 (arratsaldean)

B2

5/28 (arratsaldean)

9/8 (arratsaldean)

C1

5/26 (arratsaldean)

9/2 (arratsaldean)

Frantsesa

A2

5/26 (goizean)**

9/8 (goizean)

B1

5/22 (arratsaldean)

9/4 (goizean)

B2

6/9 (arratsaldean)

9/9 (arratsaldean)

C1

6/5 (goizean)

9/10 (goizean)

Ingelesa

B1

5/27 (arratsaldean)

9/1 (arratsaldean)

B2

6/5 (arratsaldean)

9/7 (arratsaldean)

C1

5/29 (arratsaldean)

9/3 (arratsaldean)

C2*

5/22 (arratsaldean)

9/3 (arratsaldean)

Italiera

A2

5/27 (goizean)

9/2 (goizean)

B1

5/27 (goizean)

9/2 (goizean)

B2

5/29 (goizean)

9/7 (goizean)

C1

5/29 (goizean)

9/7 (goizean)

(*) Ikasle ofizialak bakarrik.

(**) Frantsesa A2 NUHEO: ekainaren 1ean (arratsaldean).

Hizkuntza eta maila bakoitzaren ahozko adierazpenaren azterketaren deialdiko egutegiak hizkuntza eskola bakoitzaren web-orrian argitaratuko dira.

Iragarkiaren kodea: F2003048