44. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Tudela Cultura Tokiko Enpresa Entitate Publikoaren deialdi publikoa, diru-laguntzak eman daitezen irabazi-asmorik gabeko kultura jardueretarako, 2020rako. Laburpena

Bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluekin, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): 497235.

A) Onuradunak: Kultura intereseko proiektu edo jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteak.

Hirian interes orokorreko kultura proiektu edo jarduerak egiten dituzten pertsona fisikoak.

Deialdi honetara aurkezten diren entitateek behar dute egon legez eraturik eta inskribaturik Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan eta, hala badagokio, Tuterako Udaleko Bizilagunen Elkarteen Erregistroan.

B) Xedea: Tuteran kultura jarduerak eta proiektuak egitea, 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra.

C) Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Enpresa Entitate Publikoaren bulegoetan, hots, Tuterako Rúa 13an (31500), edo ivan.martinez@tudela.es helbidean eskatuta.

D) Zenbatekoa: 15.000 euroko zenbatekoa guztira, eta 3.500 euroko zenbatekoa gehienez, proiektuko.

E) Eskabideak aurkezteko epea: 30 egun natural, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Tuteran, 2020ko otsailaren 24an.–Lehendakaria, Mercedes Áñón Montón.

Iragarkiaren kodea: L2002964