41. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

12/2020 FORU AGINDUA, otsailaren 18koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak eskatu baitu, Beatriz Lacalle Ustárroz andrea, Hezkuntza Departamentuko Kontrol Administratiboaren Ataleko burua.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Beatriz Lacalle Ustárroz andrea Hezkuntza Departamentuko Kontrol Administratiboaren Ataleko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, ondorioak 2020ko otsailaren 23tik aurrera izanik.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko otsailaren 18an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2002631