4. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

209/2019 EBAZPENA, abenduaren 18koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, baimena ematen diena zenbait ikastetxeri eskolaldi etengabea edo malgua 2020-2021 ikasturterako luzatzeko.

Hezkuntzako zuzendari nagusiaren urriaren 28ko 105/2019 Ebazpenaren bidez ezarri zen eskolaldi etengabea edo malgua 2020-2021 ikasturterako luzatzea eskatzeko prozedura, betiere 2020-2021 ikasturterako baimendua zuten ikastetxeetarako; ebazpen hartan xedatutakoaz salbuetsirik daude, aldiz, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren martxoaren 14ko 122/2019 Ebazpenaren bidez eskolaldi etengabea edo malgua 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetan ezartzeko baimena jaso zuten ikastetxeak.

Zenbait ikastetxek eskolaldi etengabea edo malgua luzatzea eskatu diote Hezkuntza Departamentuari, kasua zein den, 105/2019 Ebazpenak ezarritako baldintzei jarraikiz.

Ikusirik Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko zuzendariak egindako txostena, eskolaldi etengabea edo malgua 2019-2020 ikasturtean baimenduta zuten zenbait ikastetxeri baimena luzatzearen aldekoa.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe batzuei eskolaldi etengabea ezartzeko baimena luzatzea 2020-2021 ikasturterako, modu esperimentalean. Ikastetxe horiek I. eranskinean agertzen dira.

2. Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe batzuei eskolaldi malgua ezartzeko baimena luzatzea 2020-2021 ikasturterako, modu esperimentalean. Ikastetxe horiek II. eranskinean agertzen dira.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen honen eta bere eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5. Ebazpen hau eta bere eranskinak igortzea Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Giza Baliabideen Zerbitzura.

Iruñean, 2019ko abenduaren 18an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

I. ERANSKINA

Eskolaldi etengabearen luzapena 2020-2021 ikasturterako

IKASTETXEA

HERRIA

San Babil IP

Ablitas

Gabriel Valentín Casamayor IP

Oibar

La Cruz IP

Allo

Sagrado Corazón Ikastetxea

Altsasu

Zelandi IP

Altsasu

Virgen de la Cerca IP

Andosilla

Añorbeko IP

Añorbe

San Miguel IP

Agoitz

Sancho Ramírez IP

Arguedas

Arroizko IP

Arroitz

Urraca Reina IP

Artaxoa

Francisco Arbeloa IP

Azagra

Martín Azpilcueta IP

Barasoain

Beireko IP

Beire

Río Arga IP

Berbintzana

Beriaingo IP

Beriain

Araxes IP

Betelu

Santa Ana IP

Buñuel

Ermitaberri IP

Burlata

San Juan de Jerusalén IP

Cabanillas

Teresa Bertrán de Lis IP

Cadreita

Virgen del Soto IP

Caparroso

Virgen de la Oliva IP

Zarrakaztelu

Santa Vicenta María IP

Cascante

Francisco Javier Saenz de Oiza IP

Kaseda

Dos de Mayo IP

Castejón

Otero de Navascués IP

Cintruénigo

Ciudad de Corella IP

Corella

Cerro de la Cruz IP

Cortes

Virgen Nievas IP

Deikaztelu

Santa Ana ikastetxea

Lizarra

Andra Mari Ikastola

Etxarri Aranatz eta Arbizu

Doña Álvara Álvarez IP

Faltzes

Juan de Palafox IP

Fitero

Elías Terés Sádaba IP

Funes

Santos Justo y Pastor IP

Fustiñana

Lakuntzako Herri Eskola

Lakuntza

Atakondoa IP

Irurtzun

San Miguel IP

Larraga

Doña Blanca de Navarra IP

Lerin

Ángel M. Baigorri IP

Lodosa

Santa María IP

Los Arcos

San Juan IP

Irunberri

San Bartolomé IP

Martzilla

Santa Ana IP

Mélida

Ntra. Sra. de los Dolores ikastetxea

Mendabia

San Francisco Javier IP

Mendabia

Ntra. Sra. del Patrocinio IP

Milagro

San Benito IP

Miranda Arga

Santa Bárbara IP

Elo

Honorio Galilea IP

Monteagudo

Mardones y Magaña IP

Murchante

Raimundo Lanas IP

Murillo el Fruto

San Miguel IP

Noain

Obanosko IP

Obanos

Domingo Bados IP

Olazti

Príncipe de Viana IP

Erriberri

San Salvador IP

Oteitza

Mendigoiti IP

Iruña

El Lago de Mendillorri IP

Iruña

Ermitagaña IP

Iruña

García Galdeano IP

Iruña

Iturrama IP

Iruña

Mendillorri IP

Iruña

San Francisco IP

Iruña

San Jorge IP

Iruña

Juan Bautista Irurzun IP

Azkoien

Pitillasko IP

Pitillas

Ximénez de Rada IP

Arrada

San Bartolomé IP

Ribaforada

San Nicolás IP

Zare

Alfonso X “El Sabio” IP

San Adrián

Luis Gil IP

Zangoza

Ntra. Sra. de la Asunción IP

Santakara

Nuestra Señora del Rosario IP

Sartaguda

Virgen de las Nievas IP

Sesma

Marqués de la Real Defensa IP

Tafalla

Garcés de Los Fayos ikastola

Tafalla

Elvira España IP

Tutera

Griseras IP

Tutera

Huertas Mayores IP

Tutera

Monte San Julián IP

Tutera

Torre Monreal IP

Tutera

San Miguel IP

Uharte Arakil

Urrotz-Hiriko IP

Urrotz-Hiria

Félix Zapatero IP

Valtierra

Ricardo Campano IP

Viana

El Castellar IP

Alesbes

San Veremundo IP

Villatuerta

II. ERANSKINA

Eskolaldi malguaren luzapena 2020-2021 ikasturterako

IKASTETXEA

HERRIA

Abartzuzako IP

Abartzuza

Iñigo Aritza Ikastola

Altsasu

Lokizko IP

Antzin

Arbizuko Herri Eskola IP

Arbizu

Aurizko IP

Auritz

Auzperri IP

Aurizberri

Eulza IP

Barañain

Sahats IP

Barañain

Hilarión Eslava IP

Burlata

Virgen de Gracia IP

Carcar

Lizarra ikastola

Lizarra

Ntra. Sra. de Ujué IP

Figarol

Virgen del Rosario IP

Fontellas

Iragarkiaren kodea: F1916384