37. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

13/2020 FORU AGINDUA, urtarrilaren 29koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren apirilaren 11ko 82/2019 Foru Agindua. Foru agindu horren bidez, honako deialdi hau egin zen 2019ko kanpainarako: Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak nekazaritzarako eta abeltzaintzarako finantzaturiko ordainketa zuzenei eta Landa Garapenerako Programaren eta Estatuaren halako laguntza batzuei dagokien eskaera bakarra, Erreserba Nazionalerako eskubide eskaerak, Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikoko Sistemarentzako aldaketa eskaeren aurkezpena eta urteko jakinarazpena, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean erregistra dadin. DDBN identifikazioa: 494494.

1. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak apirilaren 11n eman 82/2019 Foru Aginduaren bidez, honako hauen deialdia egin zen 2019ko kanpainarako: Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak nekazaritzarako eta abeltzaintzarako finantzaturiko ordainketa zuzenei eta Landa Garapenerako Programaren eta Estatuaren halako laguntza batzuei dagokien eskaera bakarra, Erreserba Nazionalerako eskubide eskaerak, Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikoko Sistemarentzako aldaketa eskaeren aurkezpena eta urteko jakinarazpena, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean erregistra dadin. 2019ko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen deialdi hori, apirilaren 25ekoan.

2. Nekazaritza Zerbitzuak adierazi du foru agindu horrek akats aritmetiko bat duela, 27,6 eurotan finkatzen baitu eskualde iragankorreko udalerrietan hektarea bakoitzeko jaso beharreko zenbatekoa, 25 eurokoa izan beharrean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 31.5 artikulua aplikatzetik ateratzen den bezala.

Hortaz, apirilaren 11ko 82/2019 Foru Aginduaren IV. eranskineko 7.2 oinarrian (5164. orrialdea), hor eskualde iragankorreko udalerrientzako laguntzaren zenbatekoa ezartzen baita, honako hau dioen tokian:

d) Eskualde iragankorreko udalerriak: 27,6 euro/ha.

Honako hau behar du:

d) Eskualde iragankorreko udalerriak: 25 euro/ha.

Hori dela eta, laguntzak ematen hasi aurretik eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109. artikuluan xedatutakoarekin bat, ageriko akatsa aritmetikoa izanik, bidezkoa da zuzentzea.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluarekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Ondotik zehazten den moduan zuzentzea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak apirilaren 11n eman 82/2019 Foru Aginduan atzemandako akatsa. Foru agindu horren bidez, honako hauen deialdia egin zen 2019ko kanpainarako: Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak nekazaritzarako eta abeltzaintzarako finantzaturiko ordainketa zuzenei eta Landa Garapenerako Programaren eta Estatuaren halako laguntza batzuei dagokien eskaera bakarra, Erreserba Nazionalerako eskubide eskaerak, Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikoko Sistemarentzako aldaketa eskaeren aurkezpena eta urteko jakinarazpena, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean erregistra dadin.

IV. eranskineko 7.2 oinarrian (5164. orrialdea), honela dioen tokian:

d) Eskualde iragankorreko udalerriak: 27,6 euro/ha.

Honela behar du:

d) Eskualde iragankorreko udalerriak: 25 euro/ha.

2. Akats zuzenketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Dirulaguntzetarako deialdi hau Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (DDBN) zuzentzea.

4. Foru agindu hau igortzea Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Landa Garapenaren, Nekazaritzaren eta Abeltzaintzaren Araubide Juridikoaren Atalera eta Etekinetarako Laguntzen Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 29an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

Iragarkiaren kodea: F2001666