37. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Arbizuko zabortegiko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Sakanako Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2020ko otsailaren 13an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Arbizuko zabortegian industrietako hondakinak botatzeko 2020ko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantzak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsita geratuko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lakuntzan, 2020ko otsailaren 17an.–Lehendakaria, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2002481