37. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

306/2020 EBAZPENA, 2020ko otsailaren 11koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan ingeleseko C1 mailako O.L. kudeaketari izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdirako.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2019ko azaroaren 25eko 2453/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan ingeleseko C1 mailako O.L. kudeaketari izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko. Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2019ko abenduaren 10ean.

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, eta deialdiaren 5.1 oinarriarekin bat etorriz, bidezkoa da onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen-txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2019ko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Nafarroako Unibertsitate Publikoan ingeleseko C1 mailako O.L. kudeaketari izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdirako onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda, zeina eranskin gisa atxiki baita.

Bigarrena.–Zerrendan azaldu ez diren izangaiek eta behin-behinean baztertutakoek zilegi dute erreklamazioa egitea eta, akatsen bat badago, akatsak zuzentzea, behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean.

Erreklamazioak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, baita akatsak zuzendu ere, halakorik bada, Interneteko helbide honetan:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/instancia-general

Horretaz gainera, zilegi da eskaerak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean aurkeztea (Arrosadiko campusa, z.g., 31006 Iruñea / Tuterako campusa, Tarazonako etorbidea, z.g., 31500 Tutera), edo Estatuaren Administrazio Orokorreko erregistroetan, Autonomia Erkidegoetako Administrazioetako eta Toki Administrazioa osatzen duten Erakundeetako erregistroetan, posta-bulegoetan edo Espainiak atzerrian dituen kontsuletxeetan edo ordezkaritza diplomatikoetan. Eskaera posta-bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, posta-zerbitzuko langileak data eta zigilua jar ditzan ziurtatu eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistrora bidali baino lehen.

Aipatutako epean zerrendetan ez agertzearen aurka alegatu eta onartuen zerrendan egoteko eskubidea justifikatzen ez duten edo akatsa zuzentzen ez duten izangaiak behin betiko bazterturik geldituko dira.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko otsailaren 11n.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán.

ERANSKINA

Onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda ingeleseko C1 mailako O.L. kudeaketari izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdirako, zeina Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2019ko azaroaren 25eko 2453/2019 ebazpenaren bidez onetsi baitzen

Txanda irekia.

–Onartuak:

AICUA DE BLAS, JORGE

ANDUEZA OSÉS, MIREN

AZCARATE ORMAECHEA, MARIA LOURDES

BUSTO FELICES, ELENA

CALATAYUD RUIZ DE ZUAZU, DIANA

CIA GARCIA, MARIA ISABEL

DEL RIO HERNANDEZ, EVA

DIAZ DE CERIO GARCIA, JESSICA

ENECOIZ OSINAGA, MIREN ITZIAR

ERRO GASCA, MARIA CARMEN

ESQUIROZ SANCHEZ, AUGUSTO

GARCIA VILAJUANA, JORGE

GUIJARRO MORALES, SONIA

HUALDE BARBARIN, LAURA

IRISARRI PRIMICIA, SUSANA

ITURRIA AYERRA, MARIA NIEVES

LACUNZA CLEMENTE, PEDRO

LICEAGA ELIZALDE, AMBROSIO MARIA

LORCA MOULIAA, LUIS

MEDINA PASCUAL, ISRAEL

NOVOA GORRAIZ, IZASKUN

OJER LORA, FERMIN

OTANO JIMENEZ, GUILLERMO

ROJO SAN ROMAN, CARMEN MARIA

ROMERO CALVO, ALEJANDRA

RUIZ TORREGROSA, ANA

RUIZ DE ERENCHUN MIQUELEIZ, CARMEN

RUIZ DE GAONA RODRIGO, LAURA

SAN MARTIN LAREQUI, MARIA ANGELES

SANCHEZ REPARAZ, MAITE

URDANOZ LEGASA, SAIOA

ZUASTI PAGOLA, BEATRIZ

–Baztertuak:

Hilean lanbide arteko gutxieneko soldata baino errenta handiagoa jasotzeari buruzko aitorpena ez aurkezteagatik edo ez formulatzeagatik:

GIL PEREZ-NIEVAS, GONZALO ALFONSO

Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabidea ez aurkezteagatik:

ARDAIZ ILUNDAIN, BEATRIZ

Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabidea ez aurkezteagatik, eta hilean lanbide arteko gutxieneko soldata baino errenta handiagoa jasotzeari buruzko aitorpena ez aurkezteagatik edo ez formulatzeagatik:

DUQUE CHASCO, LOURDES

Igoera-txanda.

–Onartuak:

ADRIAN URIZ, KONTXI

HUARTE ESTANGA, XABIER

PEREZ MORIONES, JUDIT

PIA ARANGUREN, AINARA

–Baztertuak: Inor ez.

Iragarkiaren kodea: F2002381