34. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITA

Hiri-jarduketarako plan berezia, eraikingintza-ordenantzen 21.6 eta 22.3 artikuluak aldatzeko. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2020ko urtarrilaren 22ko 20-043 Ebazpenaren bidez, erabaki zen hasiera batean onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat Cadreitako Udalaren eraikingintza-ordenantzen 21.6 eta 22.3 artikuluak aldatzeko.

Espediente hori udal bulegoetan dago, interesdunek bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Cadreitan, 2020ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.

Iragarkiaren kodea: L2001270