33. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

10/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 7an, 10/2019 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditu da 10/2019 aurrekontu-aldaketa, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua; foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea.

Kreditu transferentzia

–Lotura juridikoko poltsen egoera (1-1, 3-1 eta 3-2):

GASTUAK:

1510-13100.–Laneko oinarrizko ordainsariak: 25.000,00 euro.

3210-13100.–Ikastetxe publikoko langileen ordainsariak: 4.000,00 euro.

3331-13100.–Kultura Etxeko langileen ordainsariak: 3.000,00 euro.

33801-2120000.–Gastu orokorrak festetan: 41.000,00 euro.

33800-21900.–Jaietako hesien mantentze-lanak: 7.000,00 euro.

Guztira: 80.000,00 euro.

Finantzaketa

–Gastuen aplikazioa gutxitzea:

24120-13100.–Enplegu sozial babestuko ordainsariak: 8.000,00 euro.

24121-13100.–Gazte langabeak lan munduan txertatzea: 15.000,00 euro.

41401-22100.–Energia elektrikoa lurzatia ureztatzeko motorretan: 3.000,00 euro.

41403-22100.–Energia elektrikoa, Las Suertesko loteen derramak: 25.000,00 euro.

22101-16004.–Kuota udaletako funtzionarioen montepioarengatik: 26.000,00 euro.

9291-51000.–Aurreikusi gabekoak: 3.000,00 euro.

Finantzaketa, guztira: 80.000,00 euro.

Emaitza berdindua.

Funesen, 2020ko urtarrilaren 30ean.–Alkate udalburua, Ignacio Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2001364