32. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROMANTZATUA

Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik

Udalerri honetako bake epaile ordezkoaren kargua hutsik dagoenez, hamabost egun balioduneko epea irekitzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kargua eskuratu nahi dutenek, behar diren gaitasun eta bateragarritasun baldintzak badituzte, eskabideak aurkez ditzaten Udalaren bulegoetan. Hori guztia, bat etorriz Botere Judizialaren Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan xedatuarekin.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Erromantzatuan, 2020ko otsailaren 6an.–Alkatea, Aitor Sola Ochotea.

Iragarkiaren kodea: L2001857