2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURUZABAL
2/2019 aurrekontu-aldaketa.
Behin betiko onespena
2020ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 10ean, Udalak 2019ko abenduaren 12ko osoko bilkuran harturiko erabakia, 2/2019 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onestekoa. Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontu-aldaketa horren espedientea behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Kreditu-gehigarria
GASTUAK:
1.0110.31000.–Herriko Etxerako maileguaren korrituak: 100,00 euro.
1.1510.22760.–Hirigintzako txostenak: 6.000,00 euro.
1.3380.2262001.–Herriko festak: 1.500,00 euro.
1.3380.2262002.–Ekitaldiak, Erregeak eta Ibarraren eguna: 2.500,00 euro.
DIRU-SARRERAK:
1.87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 10.100,00 euro.
Muruzabalen, 2020ko otsailaren 3an.–Alkatea, Alberto Azparren Echeverría.
Iragarkiaren kodea: L2001614