2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FONTELLAS
Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik
Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua bete beharrez, udalerriko bake epaile ordezkoaren kargu hutsa betetzeko deialdia egiten da. Eskabideak Udalaren bulegoetan aurkeztuko dira, eta interesdunek hamabost egun balioduneko epea izanen dute horretarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Fontellasen, 2020ko urtarrilaren 28an.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.
Iragarkiaren kodea: L2001306