32. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Aldaketa, Udalaren Mutiloako kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Aranguren Ibarreko Udalak, 2020ko urtarrilaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren Mutiloako kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, azter dadin eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez daitezen. Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik geldituko da.

Mutiloan, 2020ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2001334