31. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Xehetasun-azterketa, Iraizozko 12. poligonoko 423. eta 1201. lurzatietan. Behin betiko onespena

Ultzamako Udalak, 2020ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen “Xehetasun-azterketa, Iraizozko Ultzaman, 12. poligonoko 423. eta 1201. lurzatietan (Elordi poligonoko A kalearen 22an), etorkizunean horiek handitzeko” espedientea, Elikagai Gunea Saioa SL sozietateak eskaturik.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 62., 72., 74. eta 79. artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan ezarritako ondorioetarako.

Larraintzarren (Ultzama), 2020ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2001700