31. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

2019ko 5. eta 6. aurrekontu-aldaketak.
Behin betiko onespena

2019ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 20an, 2019ko aurrekontuan egindako 5. eta 6. aldaketak hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onesten da aurrekontuan egindako aldaketa, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

5/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu berezia

3232.62304 partida.–Instalazio fotovoltaikoa eskolan: 60.429,82 euro.

1650.63301 partida.–Aralar kaleko argiteria berritzea: 17.577,10 euro.

Gastu goitituak, guztira: 78.006,92 euro.

FINANTZAKETA:

87000 partida.–Diruzaintzako gerakina, baliabide orokorrak: 10.417,57 euro.

87010.–Diruzaintzako gerakina, baliabide atxikiak: 23.806,69 euro.

75031 partida.–Eskolan plaka fotovoltaikoak jartzeko dirulaguntza: 33.236,40 euro.

7508008 partida.–Aralar kaleko argiteriarako dirulaguntza: 10.546,26 euro.

Finantzaketa, guztira: 78.006,92 euro.

6/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu berezia

011.91200 partida.–Kreditu-kontua amortizatzea: 170.000 euro.

Gastu goitituak, guztira: 170.000 euro.

FINANTZAKETA:

87000 partida.–Diruzaintzako gerakina, baliabide orokorrak: 170.000 euro.

Finantzaketa, guztira: 170.000 euro.

Irurtzunen, 2020ko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2001194