2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BETELU
2021eko aurrekontua. Hasierako onespena
Beteluko Udalak ondoko erabaki hau hartu zuen 2020ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran:
1. Hasiera batez onestea 2021. ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.
2. Hasiera batez onestea Beteluko 2021. urteko aurrekontua betearazteko oinarriak.
3. Bai aurrekontu orokorra bai hura betearazteko oinarriak jendaurrean jarriko dira hamabost egun baliodunetan, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik egin ezean, aurrekontu orokor hori behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.
Aditzera ematen da honako artikuluotan xedatutakoa betez: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 202.a; eta Lege hori garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18.a.
Betelun, 2020ko abenduaren 23an.–Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz
Iragarkiaren kodea: L2016117