302. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UXUE

2021eko zerga-tasak

Uxueko Udalak, 2020ko azaroaren 27an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen onestea 2021eko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten zerga-tasak, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeari jarraituz (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak). Hona hemen:

–Lurraren kontribuzioa: %0,27.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,03.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: sortzealdi guztietan ezarritako gehieneko koefizienteak eta %10,70eko tasa.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,4ko indizea.

Uxuen, 2020ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Rubén Sánchez Remón.

Iragarkiaren kodea: L2015683