302. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UKAR

Ordenantza fiskala, arautzen dituena udal hilerria erabiltzeko eta zerbitzuak jasotzeko tasak. Hasierako onespena

Legardako Udalak, 2020ko abenduaren 17an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza fiskal bat, arautzen dituena udal hilerria erabiltzeko eta zerbitzuak jasotzeko tasak.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, aurretik iragarki hau argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Aurreko epean ez bada aurkezten erreklamaziorik, kexarik nahiz oharrik, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Ukarren, 2020ko abenduaren 18an.–Alkatea, Carlos Lecumberri Erro.

Iragarkiaren kodea: L2015694