302. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

2021erako karga-tasak

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2020ko abenduaren 15ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen:

“Ikusirik Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformari buruzko otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legeak aldatu zuela kontribuzioaren karga-tasa, eta ondorioz ehuneko 0,25 eta 0,50 artean egon behar duela.

Bat etorriz bederatzigarren xedapen iragankorrarekin: “Foru lege honek indarra hartzen duenean lurraren kontribuzioaren tasa Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 139. artikuluan ezarritako gutxienekoa baino baxuagoa duten udalerriek, foru lege honen bigarren artikuluaren bosgarren zenbakian ezarritako terminoetan, bost urteko epea izanen dute tasa igotzeko, aipatutako 139. artikuluan ezarritako tartean kokatzeraino”.

Ikusirik alkateak proposatu duela %0,17ra igotzea 2020ko %0,15eko karga-tasa eta hura urtero gradualki igotzea, legez ezarritako gutxienekora iritsi arte, eta horren berri ematea zergadunei.

Gainerako zergetarako alkateak adierazi du 2020ko karga-tasak bere horretan mantendu nahi dituela.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duenarekin bat, Udalbatzak aho batez

ERABAKITZEN DU:

Lehena: Onestea 2021erako karga-tasak. Hona hemen:

a) %0,17ko karga-tasa ezartzea, lurraren kontribuzioa ordainarazteko.

b) %3,78ko karga-tasa ezartzea, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko.

c) 1,30eko indizea ezartzea gutxieneko kuoten gainean, ekonomia-jardueren gaineko zergarako.

d) %14,49ko karga-tasa ezartzea, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarako.

Bigarrena: Erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta ediktuak paratzea Udaleko iragarki-taulan, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin (lege horrek hizpide du Administrazio Prozedura Erkidea).

Tebas-Muru Artederretan, 2020ko abenduaren 16an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2015498