302. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Aldaketa, Bide publiko publikoa okupatzeko tasa arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Andosillako Udalak, 2020ko azaroaren 26an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Bide publikoa okupatzeko tasak arautzen dituen udal ordenantzan (2008ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 15ekoa), hain zuzen ere aldatzea 2020ko irailaren 24an egindako bilkura arruntean onetsitako xedapen iragankorra (2020ko 288. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 15ekoa).

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, behin betiko onetsirik geldituko da Andosillan Bide publikoa okupatzeko tasa arautzen duen udal ordenantzan egindako aldaketa, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Indarrean jarriko da argitaratu eta biharamunean.

Andosillan, 2020ko abenduaren 16an.–Alkatea, Francisco Javier Sanz Itarte.

Iragarkiaren kodea: L2015510