302. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NABASKOZE

Balorazio txostenaren berrikuspen-proiektua. Jendaurrean jartzea

Nabaskozeko Udalak, 2020ko abenduaren 15ean egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen onestea Nabaskozeko udalerriko balorazio txostena berrikusteko proiektua.

Balorazio txostena berrikusteko proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta Katastroak).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, aurkez ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Nabaskozen, 2020ko abenduaren 16an.–Alkatea, Cruz M. Moriones Uriz.

Iragarkiaren kodea: L2015513