302. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBIRIKU

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Ibirikuko Kontzejuko Batzarrak, 2020ko abenduaren 16ko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2020ko aurrekontuan aldaketa egiteko 1. espedientea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta herritarrek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 23/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluan 202.ari buruz ezarritakoa betez, eta aipatu Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluari jarraikiz.

Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Ibirikun, 2020ko abenduaren 16an.–Kontzejuko burua, Blanca Iriguibel Muguerza.

Iragarkiaren kodea: L2015746