302. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Alloko Udalak, 2020ko otsailaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 1/2020 aldaketa, 2020. urteko aurrekontuan kreditu-gehigarria eta aparteko kreditua gaitzeari buruzkoa. 2020ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 3an, Alloko Udalaren 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean 1. aldaketa egitea hasiera batez onesten zuen erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

1.–Aparteko kreditua.

9200.1200000 partida.–Bulegoetako aire girotua: 15.000 euro.

9240.6 partida.–Parte-hartzezko aurrekontuak: 10.000 euro.

1510.600000 partida.–Lursailak erostea: 6.810 euro.

Gastuak, guztira: 31.810,00 euro.

2.–Finantzaketa.

Diru-sarrera handiagoak 2020ko aurrekontuetan: 31.810,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 31.810,00 euro.

Allon, 2020ko abenduaren 16an.–Alkate udalburua, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2015491