302. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

Ordenantza, aparteko laguntzak emateko ostalaritza eta jatetxeen sektoreari. Hasierako onespena

Faltzesko Udalak, 2020ko abenduaren 9an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza bat, aparteko laguntzak emateko Faltzesko ostalaritza eta jatetxeen sektoreari.

Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete eta aurkez ditzakete erreklamazioak, kexak nahiz oharrak, espedientea kontsultatuz Udal-idazkaritzan berean. Halakorik izan ezean, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aplikatu beharreko araudia: 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa, 325. artikulua (zeina aldatu baitzen Nafarroako toki araubidea eguneratzeko urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen bidez).

Faltzesen, 2020ko abenduaren 17an.–Jarduneko alkate udalburua, Gloria Olcoz Luis.

Iragarkiaren kodea: L2015662