2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BUÑUEL
6/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
2020ko 183. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 28an, 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean 6/2020 aurrekontu-aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
6/2020 AURREKONTU-ALDAKETA
Kreditu transferentziak
Kreditua jasotzen duten aurrekontuko aplikazioak:
1 1533 6090000 | Bide seinaleak | 15.000,00 euro |
Guztira | 15.000,00 euro |
Kreditua transferitzen duten aurrekontuko aplikazioak:
1 33801 2262004 | Herriko festak | 15.000,00 euro |
Guztira | 15.000,00 euro |
Buñuelen, 2020ko abenduaren 18an.–Jarduneko alkate udalburua, Israel Jacoste Enciso.
Iragarkiaren kodea: L2015697