302. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

2021eko karga-tasak

Biurrun-Olkozko Udalak, 2020ko azaroaren 27an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen:

“Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearekin bat etorriz (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak), Udalbatzak honako hau erabaki du, erregelamenduzko quorumarekin:

1. COVID-19ak ekarritako krisi ekonomikoa dela medio, 2021. urteko ekitaldirako bere horretan uztea 2020. urtean aplikatu ziren karga-tasak, indizeak eta ehunekoak. Beraz, honako hauek dira:

–Kontribuzioa: tasa: ehuneko 0,20.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: indizea: 1,40.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga-tasa: ehuneko 4,00, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

–Hiri-lurren balio erantsiaren gaineko zerga: karga-tasa: ehuneko 15,46.

2. Erabaki hau argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan”.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Biurrun-Olkotzen, 2020ko abenduaren 11n.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Iragarkiaren kodea: L2015612